
2 KM-ra
Itulazabal
Zarautz/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
40.00 €tik aurrera logelan
Zarautzeko hirigunetik gertu dago Iñurritzako Biotopo Babestua, herriko hondartzaren iparraldeko aldearen eta Iñurritzako itsasadarraren ezkerreko ertzaren artean, hain zuzen. Euskal Autonomia Erkidegoko duna-eremu handiena da eta, gainera, oso ongi gorde dute. Guztira, 177.200 metro karratu ditu eta lur eremuaren zati handi batean Zarautzeko golf elkartearen instalazioak daude.
Sailkapena:
Biotopo babestuak
Udalerriak:
Gipuzkoa: Zarautz.
Informazioa:
Zarautzeko Turismo Bulegoa
Telefonoa: 943 830 990
Faxa: 943 835 628
Emaila: turismoa@zarautz.org
Arkamurka Natura Elkartea
Tel: 943 130 497 - 676 066 696
Servicios:
Datos de interés:
Hiri inguruko gunetzat har dezakegu Iñurritza; hala eta guztiz ere, interes ekologiko handiko lekua da. Duna-paisaia da eremu horren ezaugarri nagusia, baina itsasaldean ohikoak diren hainbat elementu ere uztartzen ditu: itsas arroken multzoa eta padura zati bat.
Duela gutxi egin duten pasabidetik ibilaldia egin dezakegu Biotopoan barrena. Hala, padurak, itsaslabarrak eta dunek marrazten duten paisaia ederra ikusteko aukera izango dugu. Ezaugarri horiei esker, animalia eta landare espezie asko batzen dira naturgunean, eta komunitate bereizi baina batuak osatzen dituzte elkarrekin.
Duna-eremua hegazti migratzaile askok erabiltzen dute atseden hartzeko. Limoetako hegaztiek, esaterako, hondartza eta hareatza erabiltzen dituzte. Mollarriko muturrean, berriz, ubarroiak eta kaioak pausatzen dira eta lezkadiak dituzten padurak, aldiz, zingiretako txorientzat dira habitat egokiak. Azken horiek nabarmen murriztu dira azken hamarkadetan.
Duna-paisaia bi duna-sistemak osatzen dute: mugikorrek eta egonkortutakoek. Biek ere interes biologiko eta geologiko handia dute. Hareaz osatutako substratua eta gazitasun maila handia dago eremu horretan eta, hori dela eta, zaila da bertan landaredia haztea. Hala eta guztiz ere, bada baldintza gogor horietan bizi den landarea: flora psammofilo-a. Landare hori itsasoko haizearen eta gazitasunaren eragina txikiagotzen doan heinean multzoka pilatzen da.
Banaketa urriko espezieak eta landare endemikoak aurki daitezke bertan. Euskal Autonomia Erkidegoan, leku honetan bakarrik topa ditzakegu horietako zenbait. Nabarmentzeko modukoak dira Medicago marina eta Galium arenarium euskal kostaldean eta Akitanian endemikoak diren landareak eta Alyssum loiseleuri, Kantabriako eta Frantziako hego-mendebaldeko itsasertzeetan bizi dena.
Iñurritzako eta Oriako itsasadarren artean, olatuen indarrari aurre eginez, baldintza gogorretara ohitu den landaredia hazi da haitzez betetako inguruan. Eremu horretan dago, hain zuzen, Mollarriko muturra.
Horrez gainera, Iñurritzaren bokaleari lotutako paduraren zati txikiren batzuk ikus daitezke oraindik, inguru hartan hirigintzaren eta nekazaritzaren eragina handia izan arren. Euskal Herrian oso urriak diren landareak daude hemen ere, Salicornia dolichostachya gazitasun handiko eremuetan bizi den landarea, esate baterako.
Garraio publikoa: Zarautzetik oinez abia gaitezke Iñurritzako Biotopo Babestura (1 km). EuskoTrenek autobus eta tren zerbitzuak eskaintzen ditu herrira.
Aparkalekua: Biotopoan bertan ez dago aparkalekurik, baina inguruetan, San Pelaio auzoan, bada autoa uzteko tokia.
21 emaitza
2 KM-ra
Zarautz/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
40.00 €tik aurrera logelan
3 KM-ra
3 KM-ra
3 KM-ra
Aia/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 10 Pertsonak + 5 Ohe osagarriak
64.00 €tik aurrera logelan
4 KM-ra
Orio/Gipuzkoa
Landa-etxea: 8 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
200.00 €tik aurrera etxe osoan
4 KM-ra
Getaria/Gipuzkoa
Landa-etxea: 14 Pertsonak + 2 Ohe osagarriak
145.00 €tik aurrera apartamenduan
5 KM-ra
5 KM-ra
Getaria/Gipuzkoa
Nekazalturismoa: 16 Pertsonak + 3 Ohe osagarriak
38.40 €tik aurrera logelan