Inguru paregabe hau hegazti migratzaileen atsedenleku bihurtu da eta, gaur egun, balio natural handiko gunetzat dute nazioartean. Horrela, Txingudi izeneko Hegaztien Babes Bereziko Eremuaren (HBBE) eta Txingudi-Bidasoa Garrantzi Komunitarioko Gunearen (GKG) barruan dago. Bi eremu horiek Natura 2000 Europako naturgune aipagarrienek osatzen duten sarean sartzeko proposatuta daude. Gainera, Ramsar nazioartean garrantzia duten hezeguneen zerrendan ere badago Plaiaundi.
Parkeak 24 hektareako hedadura du eta bi urmael daude bertan, uhate sistema baten bidez itsasaldien erritmoari konektatutakoak. Marearteko hondartza bat eta ur gezako aintzira bat ere baditu.
Parkearen sarreran, Interpretazio Zentroa dago eta, bertan, bisita gidatuak antolatzen dituzte taldeentzat. Halere, norberak bere kabuz egin dezake bisita, bi kilometroko ibilbidean argibideak eskaintzen dituzten 17 panel baitaude.
Oharrak
Plaiaundin eta Jaitzubiko paduran (Hondarribia) taldeentzako eta partikularrentzako bisita gidatuak aldez aurretik hitzartu behar dira Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroan.