Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

KIROLA ETA TURISMOA EUSKADIN, KONBINAZIO EZINHOBEA

Planak eta esperientziak -

29/05/2026

Senderista en la entrada de una casa rural de Euskadi

Euskadik kirol-ekitaldi amateur eta profesionalak eskaintzen ditu, kirola %100ean gozatzeko eta gure landa-inguruneak ezagutzeko. Izan ere, kirola eta turismoa Euskadin konbinazio ezinhobea dira! Jarraitu irakurtzen eta ez galdu eskaintzen dizugun guztia, zure kirol-ihesaldia gure kultura, tradizioak eta gastronomia gozatzeko aitzakia ezin hobea izan dadin. Ziur zure beharretara hobekien egokitzen den landa ostatua dugula!


Korrika egitea gustatzen zaizu? Euskadik lasterketak eskaintzen dizkizu bai barnealdean baita kostaldean ere


Euskadin asko gustatzen zaigu korrika egitea: errepidea, mendia, barnealdeko bideak edo kostaldea inguratuz, edozein azalera balio digu zapatilak jantzi eta geure burua proban jartzeko. Lekun aproposean zaude probintzia bakoitzean proposatzen dizkizugun herri-lasterketak ezagutzeko.


Araban, Gasteizko Mendietako trail probaz gain, Gasteiz – Estibaliz herri-lasterketa Euskadiko ezagunenetako bat da. 15 km-ko ibilbidea du, eta gehiena euskal-nafar trenbide zaharraren ibilbidetik doa. Armentian hasten da, Gasteizen alboan, eta Estibalizko Santutegian amaitzen da, garrantzi kultural eta historiko handiko leku batean.


Bi lasterketa hauetako batera etortzera eta gozatzera animatzen bazara, hauek dira Araban dauden Nekaturreko kide diren landa ostatuak.


Bizkaian, Bilbao Night Running Fest ekitaldiak 20.000 korrikalari bildu zituen 2025eko edizioan. 2 ibilbide ditu: maratoi erdia, 21 km korrika, eta pirata lasterketa, 10 km-koa. Biak San Mameseko zabalgunean hasten dira eta Guggenheim Museoaren zabalgunean amaitzen dira.


Uribe eskualdea inguratuz, beste herri-lasterketa ezagun bat Sopelako Kosta Trail-a da, herri horretan bertan hasi eta amaitzen dena.


Probak 3 ibilbide ditu: mendiko maratoi erdia (korrika), mendi martxa eta familia martxa (biak oinez), beraz ezin hobea da ibiltzea eta kostaldeko paisaiaz gozatzea gustuko duen edonorentzat: probako zati bat itsaslabar ikusgarrietatik igarotzen da!


Atseden hartu mendiko proba honen aurretik eta ondoren Uribe eskualdean dauden Nekaturreko elkartekide diren landa-ostatu hauetako batean.


Hombre viendo las vistas desde la cima de una montaña de Euskadi


Gipuzkoan, zurea errepidean korrika egitea bada, ezin dituzu galdu ez Behobia-San Sebastián ezta Donostiako maratoi erdia ere. Ezingo genuke bat aukeratu, biak ikusgarriak dira!


Mendiaren exigentzia nahiago baduzu, 2026 honetan 25. edizioa ospatzen duen Zegama-Aizkorri proba da bilatzen ari zarena. 2025ean ia 1.000 korrikalarirekin, egutegiko ezinbesteko hitzorduetako bat da.


Goierri eskualdean eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan dago kokatua eta Euskadiko tontorrik altuenetako batzuk igoko dituzu, hala nola Aizkorri bera edo Aketegi, biak 1.500 metrotik gorako altuerarekin. Ez pentsatu gehiago eta etorri Euskadi bisitatzera mendiarekiko zure pasioaz gozatzen duzun bitartean!


Hauek dira Goierri eskualdean ostatu hartzeko Nekaturreko elkartekide diren landa ostatuak.


Bizikleta zalea zara? Euskadin mendiko zein errepideko txirrindularitzaz gozatuko duzu


Euskadik txirrindularitzarako zaletasun handia du. Pedalei eragitea gustatzen bazaizu, aukera ugari dituzu zure kirol gustukoena praktikatzeko eta turismoa egiteko.


Errepideko lasterketa ezagunez gain (Blan, irteera eta helmuga Gasteizen dituena; Bilbo-Bilbo; eta Donostiako Klasikoa), Euskadiko 3 hiriburuetan hasi eta amaitzen diren lasterketak izanik, badira errepideko zein MTBko beste hainbat txirrindularitza-proba ere.


Hauek dira Euskal Txirrindularitza Federazioaren lasterketa guztiak; bilatu gehien gustatzen zaizun ibilbidea eta etorri Euskadi ezagutzera txirrindularitza praktikatuz!


Arabako landa-ingurunean, hartu zure legar-bizikleta Orbea Gravel Rioja Alavesa probaz gozatzeko. Bertan 102 km-ko edo 53 km-ko ibilbidea aukeratu dezakezu, Laguardian hasi eta amaitzen direlarik. Kirolaren eta ardo-turismoaren arteko konbinazio ezinhobea Arabako Errioxan!


Eta, atseden hartzeko, ezer hoberik Arabako Errioxan dauden Nekaturreko elkartekide diren landa ostatuetako bat baino.


Ciclista en el entorno rural de Euskadi


Bizkaian, bestalde, errepideko txirrindularitza-proba exigente bat proposatzen dizugu: BIBE Transbizkaia. Durangon hasi eta amaitzen da (edo Urkiolako Santutegian, ibilbidearen arabera), eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdearen zati bat eta Bizkaiko kostaldea ezagutzeko aukera ematen dizu.


Proba hau zikloturismo egutegiko osatuenetako bat da, beraz zure atsedena oso garrantzitsua izango da. Horretarako, hemen dituzu Durangaldean dauden Nekaturreko elkartekide diren landa-ostatuak.


Gipuzkoan, errepideko txirrindularitzan ere, La Olano aukeratu dezakezu, Tolosan hasi eta amaitzen dena. Lasterketa honek Gipuzkoako barnealdetik kostaldera eramango zaitu, 2 ibilbideren artean aukeratzeko aukera emanez. Gainera, Tolosaldeko mendate ezagunak eta harrituko zaituzten beste batzuk igotzeko aukera izango duzu.


Etorri Gipuzkoan txirrindularitza praktikatzera! Hauek dira Tolosaldean dauden Nekaturreko elkartekide diren landa ostatuak.


 “Kirola eta turismoa Euskadin, konbinazio ezinhobea” artikuluaren egileari buruz


Idoia Ezkurdia, gerente de Nekatur

Idoia Ezkurdia Nekaturreko gerentea da, Euskadiko landa ostatuen elkartekoa, autonomia-erkidego honetan nekazalturismoak, landetxeak eta landa-apartamentu turistikoak biltzen dituen erakundea. Turismo sektorean ibilbide zabala du, eta Idoia Ezkurdiak inork baino hobeto ezagutzen du urte osoan Euskadin ospatzen diren kirol-ekitaldien egutegia. Nekaturren, landa ostatuaren sustapenean eta ikusgarritasunean lan egiten du, turismo eredu jasangarri eta tokiko inguruneari lotutakoa bultzatuz.


 “Kirola eta turismoa Euskadin, konbinazio ezinhobea” artikuluari buruzko ohiko galderak


Ba al daude Nekaturreko landa-ostatuak Euskadiko kirol-ekitaldietatik gertu?


Bai! Eta ez bakarrik gertu, baita kirol-ekitaldiei izena ematen dieten udalerrietan bertan ere. Sartu Nekaturreko landa ostatuen bilatzailean, bilatu interesatzen zaizun udalerriaren izena eta erreserbatu gure elkartekide den landa ostatu bat.


Gorde al dezaket nire bizikleta Euskadiko landetxe edo nekazalturismo batean?


Jakina horretarako ostatuak egongo direla! Gainera, gure landa ostatuetako batzuek bizikletentzako espazio espezifikoa dute. Beste batzuetan, arazorik gabe gorde ahal izango duzu zure bizikleta landa ostatuaren barruan; galdetu eta jabeak esango dizu non.


Ohiko ordutegia baino lehen gosaldu al dezaket Nekaturreko landa-ostatu batean?


Landa-apartamentu edo alokairu osoko landa ostatu batean ostatu hartzen baduzu, sukalderako sarbide independentea izango duzu; beraz, gosaria behar duzun orduan prestatu ahal izango duzu.


Zure egonaldia logelakoa bada eta gosari aukera erreserbatu baduzu, komentatu erreserba egitean eta baita check-inean ere. Horrela, landa-ostatuko jabeak eskaintzen dituen aukerak zeintzuk diren esango dizkizu.


Gainera, erreparatu logela erreserbatzean; izan ere, ostatu askotan bezeroentzako sukalde erabilera zerbitzua eskaintzen dute. Hau da, logelako/eguneko sukaldearen erabilera erreserbatu ahal izango duzu gosariak, bazkariak eta afariak prestatzeko, eta bertan hartzeko, hori bada behar duzuna.


Erabili al ditzaket ostatuaren instalazioak check-outaren ondoren lasterketa batean parte hartu ostean?


Kasu askotan, bai. Ostatuaren eta sartzeko dauden erreserben araberakoa izango da. Kontsultatu erreserba egitean eta baita check-ina egitean ere. Horrela, landa ostatuan kontuan izango dute.


Zer egin behar dut Nekaturren landa ostatu bat erreserbatzean zalantzak baditut?


Ez kezkatu, Nekaturreko erreserba-taldea zuri laguntzeko dago. Telefonoz (943 32 70 90), posta elektronikoz (agroturismo@nekatur.net) edo Nekaturreko harremanetarako formularioaren bidez jar zaitezke harremanetan.

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Número de registro: ASS00303
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa