Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

EZAGUTU BEHAR DITUZUN EUSKADI BARNEALDEKO HERRI XARMAGARRIAK

Xarma duten herriak -

12/05/2026

Puente de piedra sobre un río en Euskadi

Zure ihesaldiak eta oporrak prestatzen ari zara? Pasa itzazu egun batzuk Nekaturreko landa ostatu batean eta ez galdu Euskadi barnealdeko herri xarmagarriak ezagutzeko aukera. Naturaz inguratutako historia, tradizioa, kultura eta gastronomia, berriro itzultzeko gogoz utziko zaituztenak.


Araba: Euskadi barnealdeko 7 herri xarmagarri gatzaga eta mahasti artean


Araba, Euskadi hegoaldeko probintzia, 7 eskualdetan (“kuadrillak”) banatzen da: Añana, Aiaraldea, Gorbeialdea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea, Arabako Errioxa eta Gasteiz. Azken hau da bere hiriburua, eta baita Euskadikoa ere.


Ostatu hartu Nekaturreko elkartekide diren Arabako nekazalturismo, landetxe edo landa-apartamentu turistiko batean. Gozatu eta ezagutu proposatzen dizkizugun Euskadi barnealdeko herri xarmagarri guztiak.


Casa Rural en Euskadi


Iruña Oka eta Añanako Gatzaga, arkeologia eta gatza


Iruña Okan, Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoak Brontze Arotik I. mendera eramango zaitu, erromatarrek okupatu zuten mendera. Añanako eskualdearen garrantzi historikoa ezagutzeko ezinbesteko bisita da.


Iruña Okan bertan, Santa Katalinako Lorategi Botanikoak, bere balio natural-paisajistikoaz gain, “Izar-parkea” bereizgarria du, eta baldintza ezin hobeak ditu astronomía-behaketarako.


Gesaltza Añanan, gatzagak Munduko Nekazaritza Ondare dira. Gatza modu artisauan ekoizten da Erdi Arotik. Bisita gidatua egin dezakezu eta benetako Erdi Aroko gatzagile baten moduan sentitu.


Ba al zenekien gaztelaniazko “salario” hitzak (soldata euskeraz) jatorria gatzan duela? Pentsa zeinen garrantzitsua zen produktu hau!

 

 Artziniega eta Amurrio, Erdi Aroa eta mahastiak


Galdu zaitez Artziniegako kaleetan, Ondare Historikoa den Erdi Aroko hiribildu honetan. Irailean bisitatzen baduzu, Erdi Aroko merkatua ospatzen dutenean, baliteke mende batzuk atzera egin duzula pentsatzea, herri osoak parte hartzen baitu!


Koilara jakiak maite badituzu, egin geldialdi bat Amurrion eta dastatu bertako babarrun ospetsuak. Inguruko txakolin on batekin lagundu ditzakezu eta patxaran batekin bukatu.


Ba al zenekien likorearen museoa hemen dagoela? Acha Destilategien historiaren ibilbidea da, Euskadiko enpresarik zaharrena. Eta ez ahaztu Euskadiko kanpai gehien dituen karriloia ikustea!


Guardia, Bastida eta Labraza, Arabako Errioxako “la-la-la”


Guardia mahastiz inguratutako harribitxi harresiduna da. Baina sekretu bat kontatuko dizugu: bere magiaren zati bat kale azpian dago, kobazulo eta lurpeko upategien sare batean, non oraindik ardoa modu tradizionalean egiten den.


Handik gertu, Bastidan, Monumentu Multzo izendatutako hirigune historikoa miretsi ahal izango duzu, euskal arkitektura barrokoaren benetako ibilbidea; ez galdu arkupedun plaza nagusia ikusteko aukera. XII. Mendekoa da haien ardogintza-tradizioa, eta ordurako esportatzen zuten ekoizten zuten ardoa.


Arabako Errioxan ezinbesteko beste geldiune bat Labraza da, Euskadiko Erdi Aroko herri harresiturik txikiena. Bertan 100 pertsona baino ez dira bizi. Ez du galerarik: errepidetik bertatik ikusiko duzu, 670 metro baino gehiagoko altueran baitago!


Bizkaia: Erdi Aroko historia Euskadiko barnealdeko xarma duten 4 herritan


Bizkaia da Euskadiko probintziarik populatuena, eta bere biztanleriaren zati handiena Bilboko metropoli-eremuan pilatzen da. 7 eskualdetan banatuta dago: Arratia-Nerbioi, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Bilbo Handia, Lea-Artibai eta Uribe.


Ostatu hartu Nekaturreko elkartekide diren Bizkaiko nekazalturismo, landetxe edo landa-apartamentu turistiko batean. Gozatu eta ezagutu proposatzen dizkizugun Euskadi barnealdeko herri xarmagarri guztiak.


Salón tradicional en Casa Rural de Euskadi


Balmaseda, zubi fotogeniko bat baino gehiago


Balmaseda Bizkaiko hiribildu zaharrena da (1199an sortua). XII. mendeko zubi erromanikoa du, eta, zalantzarik gabe, udalerri honetako elementurik argazkituena da. Atzealde horrekin, zure Instagram argitalpenak biral bihurtuko dira! ;-)


Bere Erdi Aroko hirigune ederra hobekien kontserbatu denetako bat da, eta bertako gastronomiaren barruan, babarrun gorriak nabarmentzen dira. Erdi Aroko azoka eta Aste Santuko Pasio Bizidunaren antzezpena urteko bi data garrantzitsu dira bere egutegian.


Durango eta Elorrio, ezinbesteko bisitak


Durango eta Elorrio aire zabaleko museoak dira, eta Euskadi barnealdeko bi herri xarmagarri. Galdu zaitez haien kaleetan, hirigune historikoak, jauregiak eta etxe handiak miresten.


Durangon, Erdi Aroko harresiak zituen 6 arkuetatik bakarra kontserbatzen da gaur egun, Santa Anako arkua, eta udalerri honen ikur nagusietako bat da.


Santa Maria elizako ataria Euskadin egurrez eraikitako handiena da. Gerra zibilean jasan zuen bonbardeaketaren ondoren berreraiki behar izan zuten, eta ikusgarria da.


13 kilometrora dago Elorrio, Amerikarekiko merkataritzari esker bere aberastasunaren zati handi bat lortu zuen udalerria. Horregatik, bere hirigune historikoan etxe aberats ugari daude. Kontua galduko duzu fatxadetan zenbat armarri heraldiko dauden zenbatzen!


Ezin zara hemendik joan Argiñetako Nekropolia bisitatu gabe, Euskal Herriko Erdi Aroko hilobi-multzo garrantzitsuena da, eta Elorrioko erdigunetik 2 kilometrora baino ez dago.


Orduña, XV. mendetik hiria


Orduña, bestalde, Bizkaiko hiri titulua duen udalerri bakarra da. Ezagutzen al zenuen datu hau? Eta ez, Bilbo ez da hiria, hiribildua da. Bitxia, ezta?


Bere garrantzi historikoa Gaztelatik Bilboko portura zihoan merkataritza-bide nagusian egoteagatik dator.

Erdi Aroko harresiaren zati bat ikus daiteke oraindik ere, eta garai hartako hiri gisa, bertako kale guztiek plaza nagusian, Foruen plazan, bat egiten dute. Handik Nerbioi jauzira hurbil zaitezke, penintsulako ur-jauzirik altuenera.


Herriko jai nagusiak, Otxomaiak, maiatzaren 7tik 17ra ospatzen dira aurten, eta kultura eta tradizioaren arteko nahasketa bikaina dira. Maiatzaren 8a Antiguako Ama Birjinaren eguna da, ez galdu!


Gipuzkoa: zapore handiko Euskadiko barnealdeko xarma duten 5 herri


Gipuzkoa Espainiako probintziarik txikiena da, guztira750.000 biztanle baino gutxiago dituena. 7 eskualdetan banatuta dago: Debagoiena, Debabarrena, Urola, Goierri, Tolosaldea, Donostialdea eta Bidasoa. Bere hiriburua Donostia da.


Ostatu hartu Nekaturreko kide diren Gipuzkoako nekazalturismo, landetxe edo landa-apartamentu turistiko batean. Gozatu eta ezagutu proposatzen dizkizugun Euskadi barnealdeko herri xarmagarri guztiak.


Habitación con vistas en Casa Rural de Euskadi


Tolosa, Gipuzkoako hiriburu ohia


Tolosak bere iraganaren zati bat Nafarroatik Kantauri itsasoko portuetarako merkataritza-bideen igarobide estrategiko izateari zor dio.


Galdu zaitez bere alde zaharreko kale estuetan eta miretsi bere balkoiak, horietako asko burdin forjatuzkoak eta forma ezberdinekoak. Azken honen arrazoia zuk zeuk aurkitzen utziko dizugu, ziur harrituko zaituela!


Gipuzkoako antzinako hiriburuak gastronomia aberatsa du: babarrun beltzak, piparrak eta txokolatea dira bertako produktu nagusiak. Larunbatetan azoka egiten da, baina ez da gune bakarra, 3 agertoki nagusi daude: Tingladoa, Berdura plaza eta Euskal Herria plaza.


Oñati eta Azpeitia, erlijio ondarearen garrantzia


Oñatin Sancti Spiritus Unibertsitatea dago, Euskadin izan zen lehenengoa, eta bertan batez ere Teologia eta Zuzenbidea ikasten ziren. 350 urte baino gehiagoz egon zen martxan, eta XIX. mendearen hasieran itxi zituen ateak hezkuntza-zentro gisa.


Eraikin errenazentista ikusgarria da, baina gaur egun, 2026ko apirila, obretan dago. Horregatik, bisitatu nahi baduzu, komeni da lehenik Oñatiko turismo bulegoarekin harremanetan jartzea eta ziurtatzea bisita egin daitekeela.


Baina Oñati bere Unibertsitatea baino askoz gehiago da: bere alde zaharra Monumentu Multzoa da, eta kaleetan dauden jauregi eta etxe handien kopuruak iragan mendeetan izan zuen garrantzia erakusten du.


Azpeitian, bestalde, jauregiak, etxe nobleak eta dorretxeak ikusiko dituzu kaleetan. Eta ziur ez zaizula oharkabean pasatuko eraikin horietako batzuk arkitektura mudexarrekoak direla. Al-Andalus Azpeitian?


Kilometro bat gehizeagora Loiolako San Ignazioren Santutegia dago, jesuiten ordenaren sortzailea eta Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindaria. Ignaziotar Bidea egiten dutenentzako erromesgune da, eta Euskadi barnealdeko herri xarmagarrien ibilbidean ezinbesteko beste geldialdi bat da. Bere kupula ikusgarria da!


Ordizia eta Idiazabal, barnealdeko turismo gastronomikoa


Ordizia eta Idiazabal ezinbestekoak dira turista foodie bat bazara Ordizian, asteazkenetako astero egiten den azoka historia bizia da. Juana “Eroa” izan zen, 1512an Ordizia suntsitu zuen sute handiaren ondorioz, azoka astero zergarik gabe egitea ahalbidetu zuena.


Historia hau eta beste batzuk ezagutu ditzakezu D’Elikatuz, Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroa bisitatzen baduzu.


Idiazabal, bere aldetik, ia bere izenarekin bakarrik aurkezten da. Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Deituraren erreferentziazko udalerria da.


Bere jauregi-etxeek, etxe indianoek eta lorategi botanikoak, gaztaren interpretazio zentroaz gain, zure bisita aho zapore onarekin utziko dute.


 “Ezagutu behar dituzun Euskadiko barnealdeko xarmagarriak” artikuluaren egileari buruz


Idoia, gerente de NekaturIdoia Ezkurdia Nekaturreko gerentea da, Euskadiko landa ostatuen elkartekoa, autonomia-erkidego honetan nekazalturismoak, landetxeak eta landa-apartamentu turistikoak biltzen dituen erakundea. Turismo sektorean ibilbide zabala du, eta Idoia Ezkurdiak inork baino hobeto ezagutzen ditu Euskadi barnealdeko herri xarmagarrien sekretuak. Nekaturren, landa-ostatuaren sustapenean eta ikusgarritasunean lan egiten du, turismo eredu jasangarri eta tokiko inguruneari lotutakoa bultzatuz.

 

Euskadi barnealdeko herri xarmagarriei buruzko ohiko galderak


Ba al daude Nekaturreko landa-ostatuak Euskadi barnealdeko herri xarmagarrietatik gertu?


Bai! Eta ez bakarrik gertu, baita aipatu ditugun herri xamargarrietan bertan ere. Sartu Nekaturreko bilatzailean eta bilatu etorriko zaren udalerriaren izena.


Bisita al daitezke Euskadi barnealdeko hainbat herri xarmagarri bidaia bakar batean?


Jakina! Euskadin distantziak ez dira oso handiak. Adibidez, Tolosa (Gipuzkoa) eta Balmaseda (Bizkaia) artean 130 kilometro besterik ez daude. Gainera, Durangotik pasatuko zara eta Elorriora hurbil zaitezke.


Zer ikusi eta zer egin Euskadi barnealdeko xarma duten herrietan?


Interesgarriak irudituko zaizkizun leku asko bisitatu ahal izango dituzu! Errazago jartzeko, Euskal Herrian zer bisitatzeko aukeraketa bat egin dugu.


Bestalde, gure Nekadeskontu txartelarekin, ostatuan bertan emango dizutena edo Nekaturreko webgunetik erreserba egitean jasoko duzuna, deskontuak izango dituzu Euskadiko baliabide turistiko batzuk bisitatzean.


Zer egin zalantzak baditut Nekaturreko landa ostatu bat erreserbatzean?



Ez kezkatu, Nekaturreko erreserba-taldeak zure zalantzak argituko ditu. Telefonoz (943 32 70 90), posta elektronikoz (agroturismo@nekatur.net) edo Nekaturreko harremanetarako formularioaren bidez jar zaitezke harremanetan.

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Número de registro: ASS00303
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa