Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera
Logo Editar

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

EUSKADIKO GASTRONOMIA LOKALA ETA GASTRONOMIA AZOKAK: ZURE BISITAN GALDU EZIN DITUZUN 2 PLAN

Tokiko gastronomia -

29/09/2026

Euskadiko landetxe bateko baratza

Nazioartean oso ezaguna da Euskadiko gastronomía eta jende asko gu bisitatzera etortzeko arrazoia da. Michelin izardun jatetxeetatik hasi eta landa-merkatu eta gastronomia-azoketaraino, Euskadiko landa-ingurunea zure zain dago.


  • Tokiko produktuak Euskadiko gastronomian duen garrantzia.
  • Euskadi, nazioartean ospe gastronomiko handia duen lurralde txiki bat.
  • Euskadiko tokiko merkatuak eta gastronomia-azokak.
  • Tokiko merkatuak, dena hasten den lekua.
  • Gastronomia-azoka bereziak: produktua ardatz.


Tokiko produktuak Euskadiko gastronomian duen garrantzia


Ezin da Euskadiko gastronomiaren nazioarteko ospea ulertu gure tokiko eta hurbileko produktuen garrantzia kontuan izan gabe. Izan ere, “tokiko produktua” edo “zero kilometroko produktua” kontzeptua ez da hemen behin-behineko moda bat, betidanik egin dugun zerbait baizik.


Nekazariek landu eta zaindutako baratze eta nekazaritza-ustiategiak, gure landa-inguruneetan mantentzen den lana, eta lehen eskutik ezagutu dezakezuna Nekaturreko elkartekide diren landa-ostatuetan ostatu hartuta. Gure plater tradizionalak prestatzeko kalitatezko lehengaiak ditugu: tomatea, piperra, pipermina, babarruna eta beste hainbat fruta zein barazki. Eta horiek guztiak laguntzeko, mahats eta sagar onenarekin egindako ardoa, txakolina eta sagardoa.


Gure baserrietan hazitako animaliak, haragi, esne eta arrautzarik onenak ematen dituztenak. Oraindik 2 gorringo aurkitzen dituzun arrautzak! Gure gaztak egiteko ezinbestekoa den esnea, hala nola Idiazabal gazta. Gure erretegi ospetsuen oinarria den haragia, eta horietan txuleta on bat ez da inoiz falta.


Gure arrantza-tradizioa ere azpimarratzekoa da, kostaldeko portu garrantzitsuei esker. Bermeora, Ondarroara, Getariara edo Hondarribiara arrantza-ontziak iristea ikuskizun aparta da, eta kostaldera bazatoz, ezin duzu galdu. Hegaluzea, gure marmitako ospetsuaren oinarria; antxoak; berdela; txitxarroak; legatza (frijitua edo saltsa berdean, gure mahaian ezinbestekoak diren 2 horietako bat); sardinak edo txipiroiak (beren tinta beltzean prestatuta, Gabon garaian gure errezeta tradizionalenetako bat).


Euskadi, nazioartean ospe gastronomiko handia duen lurralde txiki bat


Hain zuzen ere, tokiko produktuarekiko zein tradizioarekiko errespetu horri esker lortu du Euskadik nazioarteko gastronomia-gune nagusietako bat izatea. Eta hori guztia, mutur batetik bestera autoz 2 ordutan zeharkatu daitekeen arren!


Euskadiko hiri nagusietan eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landa-inguruneetan, goi-mailako sukaldaritzako jatetxeez, erretegiez, sagardotegiez eta pintxo-tabernaz goza dezakezu, guztiek elementu komun bat baitute: produktuarekiko eta “betiko” errezetekiko errespetua. Horixe da Euskadiko gastronomiaren sekretua.


Familia disfrutando de los productos tradicionales de Euskadi


Gure sukaldari handiek (Arzak familia, Pedro Subijana, Martín Berasategi, Eneko Atxa, Bittor Arginzoniz…, besteak beste) beti azpimarratzen dute etxeetako sukaldeetan ikasitakoaren garrantzia, tokiko ekoizleekin duten harreman estua eta produktua ezagutzeak eta hurbileko merkatuetan erosteak duen balioa.


Ba al zenekien Euskadin Gipuzkoako barnealdeko landa-ostatu batean tokiko produktuekin gosaldu, Bizkaiko kostaldeko erretegi batean bazkaldu eta Arabako Errioxako mahastiak begiratuz afal dezakezula egun berean? Zein zorte dugun!


Euskadiko tokiko merkatuak eta gastronomia-azokak


Euskadira etortzen zarenean, barnealdeko landa-ingurunera zein kostaldeko landa-ingurunera etorrita ere, asteroko merkatu batera edo egiten diren gastronomia-azoketako batera hurbiltzea galdu ezin duzun zerbait da.


Batuko zara gurekin zaporez beteriko bidaia gastronomiko honetan?


Tokiko merkatuak, dena hasten den lekua


Mercado con productos tradicionales de Euskadi


Tokiko merkatuak ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea dira. Hona hemen horietako batzuk:


Araba:

  • Amurrioko merkatua (ostiraletan): Astero Amurrioko eta Nerbioi Garaiko tokiko produktuekin duzun hitzordua. Ez ahaztu txakolin botila bat erostea!
  • Aguraingo merkatua (astearteetan): Euskadiko zaharrenetako bat. Babarrun pinta, sasoiko barazkiak eta baserriko ogia; ezagutu bertatik bertara Arabako Lautadako gertuko produktuak!


Bizkaia:

  • Gernikako merkatua (astelehenetan): “Baserritik plazara” lelopean, ezinbesteko bisita da Urdaibain. Gernikako babarruna, tomatea, piper berdea, piper txorizeroa… denetik aurkituko duzu. Gainera, urriko lehenengo eta azken astelehenean herri osoa nekazaritza eta abeltzaintza azoka erraldoi bihurtzen da.
  • Portugaleteko baserritarren merkatua (ostegun eta larunbatetan): Bertako nekazaritza-produktuak, loreak, landare aromatikoak, infusioak, espeziak, artisau-ogia, gozogintza, gazta, eztia…


Gipuzkoa:

  • Ordiziako merkatua edo azoka (asteazkenetan): Erdi Arotik egiten da, eta gaur egun ere Euskadiko nekazaritza-produktuen prezioak finkatzen diren lekua da. Idiazabal gazta, fruta, barazkiak, eztia, artisau-ogia… Ez duzu jakingo zer eraman etxera!
  • Tolosako merkatua edo azoka (larunbatetan): 8 mende baino gehiagoko historiarekin, hiru gune nagusi ditu: Tingladoa, Berdura Plaza eta Euskal Herria Plaza. Bertan Tolosako babarrun ospetsua, Ibarrako piparrak, gaztak, perretxikoak eta gehiago aurkituko dituzu. Zein goxoa den dena!


Gastronomia-azoka bereziak: produktua ardatz


Asteko merkatuez gain, Euskadin gastronomia-azoka bereziak ere egiten dira hilero zein urtero:


Araba:

  • Gasteizko Almendraren azoka: Hilabeteko lehen larunbatean, Euskadiko hiriburuko Erdi Aroko hirigunean.
  • Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festa: Festa ibiltaria da, urtero irailean herri desberdin batean ospatzen dena.


Bizkaia:

  • Santo Tomas Bilbon: Gabonen atarian, abenduaren 21ean egiten da Bilboko Areatzan.
  • Abadiñoko San Blas Azoka: Otsailaren 3an, erroskilak zein nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuak ardatz dituela.


Gipuzkoa:

  • Santa Luzia Azoka, Zumarragan eta Urretxun: Abenduaren 13an, Gipuzkoako nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka garrantzitsuenetako bat da. Abere-lehiaketak, makineria erakusketa, baserriko nekazaritza-produktuak eta gastronomia-lehiaketak biltzen ditu.
  • Idiazabal Gaztaren Azoka: Maiatzeko lehen asteburuan. Bi egunez, herria Jatorri Deitura duen gazta honen nazioarteko erakusleiho bihurtzen da: lehiaketak, tailerrak, dastaketak eta nekazaritzako bertako produktuen salmenta.


“Euskadiko gastronomia lokala eta gastronomia azokak” artikuluaren egileari buruz


Idoia Ezkurdia, gerente de NekaturIdoia Ezkurdia Nekaturreko zuzendaria da, Euskadiko landa-ostatuen elkartea, autonomia-erkidego honetan agroturismoak, landa-etxeak eta landa-apartamentuak biltzen dituen erakundea. Turismo-sektorean ibilbide zabala izanik, Idoia Ezkurdia sakon ezagutzen ditu Euskadiko tokiko gastronomia, baita haren azoka eta ekitaldi adierazgarrienak ere. Nekaturren landa-ostatuaren sustapenean eta ikusgarritasunean lan egiten du, tokiko ingurunearekin lotutako turismo jasangarriaren eredu bat sustatuz.


Euskadiko tokiko gastronomiari eta gastronomia-azokei buruzko maiz egiten diren galderak


Zeintzuk dira Euskadiko gastronomiaren plater tipikoak?


Euskadin zorte handia dugu lurreko zein itsasoko lehen mailako produktuak izateaz. Gure gastronomia hurbileko eta sasoiko produktuetan oinarritzen da; beraz, bisitatzen gaituzun urteko garaiaren arabera, marmitako gozo-gozo bat dastatuko duzu, hegaluzea osagai nagusi duena; porrusalda bikain bat, porruak protagonista dituela; edo babarrun-jandako bat mahai gainean jarriko dizute, osagai guztiekin (odolki, txorizo, urdaiki, saihets...). Nola aukeratu plater gutxi batzuk bakarrik? Etorri eta guztiak probatu beharko dituzu!


Doakoa al da gastronomia-azokak ezagutzea?


Bai! Euskadin egiten diren gastronomia-azoka nagusiak pertsona guztien eskura daude. Dastaketa eta tailer batzuek prezio jakin bat izan dezakete, baina azokak aire zabaleko guneetan egiten dira. Gure herrietako kaleak dira gure gastronomia-azoketarako agertoki ezin hobea!


Ba al dago tokiko gastronomia eta produktua ezagutzeko aukera emango didan landa-ostaturik?


«Bai, noski! Euskadiko landa-turismoa baserrien nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera osatzeko beharretik sortu zen. Horregatik, gaur egun ere, nekazalturismoetan lurrak lantzen eta animaliak zaintzen jarraitzen dute, beti egin izan duten bezala. Gure landetxeetan ere ohikoa da autokontsumorako baratzea izatea; beraz, frutak eta barazkiak nola biltzen diren bertatik bertara ikusteko aukera izango duzu.


Sartu Nekaturreko webgunean eta erreserbatu zure landa-ostatua Euskadira bisita gastronomikoa egiteko; ziur berriro etorriko zarela!


Eta erreserba egitean zalantzaren bat badut?


Ez kezkatu, Nekatureko erreserba-taldeak izan ditzakezun zalantzei erantzungo die. Telefonoz (943 32 70 90), posta elektronikoz (agroturismo@nekatur.net) edo Nekaturren harremanetarako formularioaren bidez jar zaitezke harremanetan.

Logo del Gobierno Vasco

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

logoEuskalmet Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Número de registro: ASS00303
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa