Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

OPARITU EGONALDI BAT EUSKADIKO LANDA-INGURUNEAN: EZAGUTU NEKATURREN NEKABONOAK ETA NEKATXARTELA

Planak eta esperientziak -

12/12/2025

Nekaturren Nekabonoak eta Nekatxartela

Urteko garairik berezienetako bat hurbiltzen ari da: Gabonak. “Gabonak Euskadin” artikuluan azaldu dizugun bezala, egin ditzakezun jarduera ugari daude garai honetan Euskadira etortzen bazara gu bisitatzera.


Baina, gainera, Nekaturren opari-ideia bat proposatu nahi dizugu: bikotekideari, senide bati, lagun bati edo enpresa-opari gisa eskaintzeko eta ziur asko asmatuko duzun proposamena: agroturismo, landetxe edo Nekaturreko landa-apartamentu turistiko batean egonaldi bat. Opari honekin, pertsona horrek Euskadiz gozatu ahal izango du urteko edozein unetan, urte-sasoi guztiak egokiak direlako gure lurraldea ezagutzeko.


Gure Nekabonuak eta Nekatxartela hobeto ezagutu nahi dituzu? Lau proposamen ezberdin ditugu gure landa-ostatuez eta inguruneko eskaintzaz gozatzeko.


Nekabonuak


Nekabonu desberdinei esker, 3 modalitate daude, bi gauetako egonaldiak oparitu ahal izango dituzu logela bikoitzean. Batzuen eta besteen arteko aldea azken prezioan dago, eta beste zerbitzuren bat duten ala ez.


Jarraian azalduko dizugu:


– LAIA Nekabonua


Bi gauetako egonaldia logela bikoitzean, bi pertsonentzako gosariekin, nekazalturismo, landetxe edo landa-apartamentu batean, zerrendako edozein ostatu aukeratuta.


Egonaldia apartamentuan bada bi gau eskaintzen dira gosaririk gabe, apartamentuek beren sukaldea dutelako.



Hemen kontsulta dezakezu non ostatu hartu: LAIA Nekabonuari atxikitutako ostatuak.


Prezioa: 160 € (BEZa barne).


– META Nekabonua


Bi gauetako egonaldia logela bikoitzean, bi pertsonentzako gosariekin, nekazalturismo, landetxe edo landa-apartamentu batean, zerrendako edozein ostatu aukeratuta.


Egonaldia apartamentuan bada bi gau eskaintzen dira gosaririk gabe, apartamentuek beren sukaldea dutelako.



Hemen kontsulta dezakezu non ostatu hartu: META Nekabonuari atxikitutako ostatuak.


Prezioa: 230 € (BEZa barne).


Nekabonu LAIA-ren eta Nekabonu META-ren arteko aldea prezioa eta aukeratzeko dauden ostatuen zerrenda da, eskainitako zerbitzuak eta baldintzak berdinak izan arren.


–ON EGIN Nekabonua


Bi pertsonentzako bi gaueko egonaldia, gosariak eta afariak barne, nekazalturismo, landetxe edo landa-apartamentu batean, zerrendako edozein ostatu aukeratuta.


Egonaldia bonua apartamentuan eskaintzen duen ostatuetako batean egiten bada, 2 pertsonarentzako 2 gaueko egonaldiaz gain, 2 pertsonarentzako afariak ere sartzen dira 2 gauetan, baina ez gosariak, apartamentuek erabilera esklusiboko sukaldea baitute.



Hemen kontsulta dezakezu non ostatu hartu: ON EGIN Nekabonuari atxikitutako ostatuak.


Prezioa: 270 € (BEZa barne).


Nekaturreko Nekabonuak nola erosi


– Online erosketa:


Gure webguneko “Egonaldi bat oparitu” atalean, aukeratu “NEKA opari bonuak”.


Aukeratu oparitu nahi duzun Nekabonua eta zuzenean erosi.


– Aurrez aurre:


Hurbildu zaitez Nekaturrek Donostian duen bulegora. Zuatzun gaude - PIA Eraikina - Juan Fermin Gilisagasti kalea, 2 - 310 Bulegoa. Bezeroaren arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 16:00etara.


– Telefonoz:


Deitu 943 32 70 90 telefono-zenbakira, eta eman beharreko pausoak azalduko dizkizugu.

A! Kasu guztietan, bonua posta elektronikoz modu digitalean bidaltzea aukeratu dezakezu, edo, bestela, bonu fisikoa posta arrunt bidez bidaltzea (bidalketa-gastuak ditu).


Nekabonuen baldintza orokorrak


Baldintza guztiak gure webgunen kontsulta ditzakezu.


Gogoan izan egonaldiak 2 gau jarraian izan behar dutela eta ostatu berean egin behar direla kasu guztietan. Urtebeterako balio dute, erosten den egunetik hasita, eta denboraldi baxuan erabili behar dira.


Edozein Nekabonuren erreserba egiteko, horietako bakoitzari atxikituta dauden ostatuen zerrenda kontsulta dezakezu, eta erreserba egin Nekaturreko erreserba zentralera deituz, 943 32 70 90 zenbakira.


Kantzelazioei dagokienez, erreserba egin ondoren ez da kantzelaziorik onartuko. Datak bakarrik aldatu ahal izango dira (ostatua mantenduz), jabeari inolako kalterik eragiten ez badio. Edozein aldaketa Nekaturreko erreserba zentraletik egingo da (943 32 70 90).


Nekatxartela


Beste aukera malguago baten bila bazabiltza, Nekatxartelarekin zuk zeuk aukeratzen duzu zenbatekoa. Nekabonuak bezala, balio-epea urtebeteko da, erosketa-datatik hasita, eta kasu honetan, urte osoan zehar erabili daiteke, denboraldia edozein dela ere.


Nekatxartela oparitzeko ezin hobea da zuk aukeratzen duzulako zenbatekoa: 50€-tik hasi eta nahi duzunera arte, kontuan izanik egonaldia ostatua, ostatua eta gosaria, eta ostatua gosariarekin eta afariarekin izan daitekeela; eta gainera, egonaldi horri aparteko esperientziaren bat gehitu diezaiokezula. Arrakasta ziurra!



Nekatxartela nola erosi


– Online erosketa:


Gure webguneko “Egonaldi bat oparitu” atalean, aukeratu “NekaTxartela oparia”.


– Aurrez aurre:


Hurbildu zaitez Nekaturrek Donostian duen bulegora. Zuatzun gaude - PIA Eraikina - Juan Fermin Gilisagasti kalea, 2 - 310 Bulegoa. Bezeroaren arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 16:00etara.


– Telefonoz:


Deitu 943 32 70 90 telefono-zenbakira, eta eman beharreko pausoak azalduko dizkizugu.

A! Nekatxartela posta elektronikoz modu digitalean bidaltzea aukeratu dezakezu, edo, bestela, Nekatxartela fisikoa posta arrunt bidez bidaltzea (bidalketa-gastuak ditu).


Nekatxartelen baldintza orokorrak


Baldintza guztiak gure webgunen kontsulta ditzakezu.


Gogoan izan bere balioagatik trukatu beharko duzula alojamendu berean eta egonaldi bakar batean, eta harekin ordaindu ahal izango dituzula ostatua eta nahi izanez gero, beste esperientzia gehigarri bat. Azken balio osoa Nekatxartelaren balioa baino handiagoa bada, gainerakoa bezeroak aukeratzen duen ordainketa-moduaren bidez ordaintzen da.


Nekabonuek bezala, urtebeteko balioa du, erosten den egunetik hasita.


Gure ostatuetako batean Nekatxartelarekin erreserba egiteko, Nekaturreko erreserba zentralera deitu behar da, 943 32 70 90 telefonora.


Kantzelazioei dagokienez, erreserba egin ondoren ez da kantzelaziorik onartuko. Datak bakarrik aldatu ahal izango dira (ostatua mantenduz), jabeari inolako kalterik eragiten ez badio. Edozein aldaketa Nekaturreko erreserba zentraletik egingo da (943 32 70 90).


Eskatu zure gutunean edo oparitu egonaldi bat Euskadiko landa ostatuetan! Inoiz huts egiten ez duen oparia da, eta, gainera, bizimodu tradizionalari eusten eta haren ohiturak eta kultura zaintzen lagunduko duzu. Aurtengo Gabonetan oparitu Euskadi, oparitu Nekatur!

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa