Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

LANDA-TURISMO JASANGARRIA EUSKADIN I

Nekatur -

19/06/2025

LANDA-TURISMO JASANGARRIA EUSKADIN I

Landa-turismo jasangarria Euskadin: animatzen zara beste ikuspegi batekin bidaiatzera?

Opor egun batzuk edo Euskadira joateko asmoa baduzu, zorionak: gure aberastasun natural, paisajistiko eta kultural guztia ezagutu ahal izango duzu, baita gure hurbiltasuna ere.


Gainera, nekazalturismo batean, landa-etxe batean edo Nekaturreko landa-apartamentu turistiko batean ostatu hartzea aukeratu baduzu, zer kontatuko dizugun interesatzen zaizu. Inguruneko lasaitasunaz gozatzeaz gain, askoz handiagoa den zerbaiti ere lagunduko diozu: turismo arduratsuago eta jasangarriago bati.


Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer esan nahi duen ostatu bat jasangarria eta inklusiboa izateak? Etiketak eta ziurtagiriak ez ezik, bidaiatzeko modu bat ere bada, landa-ingurunea, bertako kultura eta tradizioak eta bertan bizi diren pertsonak errespetatzen eta aberasten dituena.


Zergatik hitz egin jasangarritasunaz landa-turismoaz ari garenean?

Seguru askotan irakurri eta entzun duzula "jasangarritasun" hitza. Izan ere, jasangarritasunaz hitz egiten den ia guztietan, ingurumenean pentsatzen dugu: hondakinak murriztea, energia berriztagarriak erabiltzea, uraren eta argi elektrikoaren erabilera kontzientea egitea...


Ingurumenaren jasangarritasuna funtsezkoa da harmonian garatzeko. Hala ere, jasangarritasuna ingurumena zaintzetik harago doa; horrela, oreka ekonomikoa eta gizarte-ongizatea jasangarritasunaren parte ere badira.


Nekatur-en sinisten eta sustatzen dugun landa-turismoan jasangarritasunaren 3 dimentsio horiek hartzen ditugu kontuan: ingurumenekoa, soziala eta ekonomikoa. Nola hartzen ditugu kontuan? Gure baliabideak zainduz, natur ingurunearen erritmoa eta tradizioak errespetatuz, eta landa eremuan bizi eta lan egiten dutenei lagunduz.


Horregatik, zure ihesaldi eta oporretarako Nekaturreko landa-ostatu bat aukeratzen duzun bakoitzean, gure ingurunearekiko errespetuaren aldeko apustua egiten ari zara, gure paisaiak eta tradizioak mantentzen laguntzen ari zara, eta landa-inguruneko pertsonen garapen ekonomikoan laguntzen ari zara.


Agian inoiz ez zenuen pentsatu zure aukeraketak hainbesteko eragina izan zezakeenik!


Zerk egiten ditu berezi Nekaturreko landa-ostatuak?


Nekatur-en, Euskadin mota horretako elkarte bakarra eta gure lurraldeko 220 landa-ostatu baino gehiago biltzen dituena, urteak daramatzagu lanean gure kide diren landa-ostatuak politak eta abegitsuak izan daitezen, eta zure egonaldia gogoratu beharreko esperientzia izan dadin, baita arduratsuak izan daitezen ere.


Egunero-egunero egiten dugu lan elkartekideekin batera, gure Jardunbide Egokien Gida abian jartzeko eta ezartzeko. Gida horrek ingurunea eta pertsonak zaintzeko modu zehatzak sustatzen ditu, eta gurekin duzun esperientzia errespetuzkoa izatea bermatzen du.


Turismo inklusiboa ere bada


Nekatur-en ez gara geratzen jasangarritasunari bere alderdi guztietan aurre egitearekin bakarrik. Gure ostatu elkartuak ere espazio inklusiboak dira, non pertsona guztiak ongi etorriak diren, haien adina, genero-identitatea, hizkuntza edo gaitasunak kontuan hartu gabe.


Gure ostatuak gero eta irisgarriagoak izan daitezen ahalegintzen gara; euskara, gure hizkuntza, esperientzia on askoren hasiera izan dadin; eta etxean bezala sentituko zaren giroa sortzeko.


Zure landa-ostatu jasangarri eta inklusiboa gure webgunean


Orain badakizu zer egiten dugun Nekatur-en, zure egonaldia gure landa-ostatuetan jasangarria eta inklusiboa dela ziurtatzeko.


Zuk ere landa eremuko ingurumen, ekonomia eta gizarte oreka lortzen lagun dezakezu, gure webgunearen bidez landa turismo bat, landa-etxe bat edo landa apartamentu turistiko bat erreserbatuz. Aurkitu zure beharretara ondoen egokitzen den landa-ostatua eta erreserbatu zuzenean Nekaturrekin.


Ongi etorri gure etxera! 

Kategoria gehiago

  • Nekatur
  • Egutegia
  • Elkartea
  • Ostatuak
  • Iraunkortasuna
  • Historikoa

Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco