Aniztasun funtzional motak

Oro har, eragina duen aniztasun funtzional eta elementu bakoitza hiru mailatan baloratzen da: IRISGARRIA, ERABILGARRIA eta EZ IRISGARRIA. Hiru maila hauek bereizteko, koloreez baliatu gara: berdea, anbar eta gorria.

Irisgarria

Euskadiko turismo-irisgarritasunaren ereduak eskatzen dituen irizpide guztiak betetzen ditu, aniztasun funtzionala duten pertsona guztiek establezimendura modu autonomoan sartzeko aukera izan dezaten.

Ibiltzeko modukoa

Euskadiko turismo-irisgarritasunaren ereduaren irizpide gehienak betetzen ditu; beraz, aniztasun funtzionaleko pertsona gehienak modu autonomoan sartu ahalko dira establezimenduan.

Ez irisgarria

Ez ditu betetzen Euskadiko turismo-irisgarritasunaren irizpide gehienak.

Fisikoa

Ate eta igarobide libreak

Zabalera, kokapena, zirkuluazioa eta mugitzeko erraztasuna korridoreetan, leku horizontaletako lotzeko ateen eta ostatura edo erabilera-eremuetara sartzeko beharrezkoak diren igarotzeko eremuen ezaugarriak definitzen dituen kontzeptua.

Bainugelak, higieneguneak

Geletan dauden komunen eta higiene-zerbitzuen barneko ezaugarriak definitzen dituen irizpidea, kontzeptu hauetan: barneko lekurako sarbidea, laguntza teknikoak, segurtasuna.

Desplazamendu bertikala

Eskailera, arrapala, igogailu edo plataformen bidez maila desberdinetara heltzeko aukera definitzen duen irizpidea. Eremu irisgarrietara heltzeko, erabiltzea ezinbestekoa denean bakarrik izango du eragina balorazioa.

Desplazamendu horizontala

Baliabidearen barnealdearen mugikortasuna definitzen duen irizpidea, zoruaren edo zolaren ezaugarriei eta plano horizontalaren gaineko desplazamenduaren linealtasunari dagokienez, maldarik eta zulorik gabe.

Gelak

Ostaturako gune pribatuaren ezaugarriak (egokitutako gela nagusiki, eta hori egon ezean, horretarako egokitzat hartzen dena) definitzen dituen kontzeptua, bai sarbideari, barrutiko zirkulazioari, altzarien kokapenari eta bainugela eta terrazetarako sarbideari dagokienez.

Sarbidea kanpotik

Baloratutako baliabidera sartzeko aukerarengatik definitutako kontzeptua. Kontuan hartzen dira, besteak beste, kanpoko ingurua, atalasearen igarotzea eta bestibulura sartzea.

Bisuala

Orientazio bisuala

Ikus-urritasunak dituzten pertsonen orientazioa errazten duten elementurik ba ote dagoen balioesten duen irizpidea. Seinaleak eta informazio-kartelak ba ote dauden, eta horien ezaugarriak eta antolaera balioetsiko da, hala nola barne-espazioen kontraste kromatikoak.

Ukimen-orientazioa

Entzumenezkoa

Entzunezko orientazioa

Entzumen-zailtasunak dituzten pertsonentzako orientazio-elementurik egotea balioesten duen irizpidea. Entzumen-ahalmena ordezkatzen duten elementu idatzirik ba ote dagoen balioetsiko da, baita beste zenbait argi- eta bibrazio-elementu ere, eta informazio eta komunikazioaren teknologia berriak eta beste elementu domotiko batzuek gaineratzea ere bai.

Intelektuala

Orientazio bisuala

Ikus-urritasunak dituzten pertsonen orientazioa errazten duten elementurik ba ote dagoen balioesten duen irizpidea. Seinaleak eta informazio-kartelak ba ote dauden, eta horien ezaugarriak eta antolaera balioetsiko da, hala nola barne-espazioen kontraste kromatikoak.

Organikoa

Arnasa hartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako gelak

Arnas arazoak dituzten pertsonentzat (alergiakok, arnas gutxiegitasunak EPOC...) bereziki egokitutako gelak egotea baloratzen duen irizpidea

Dieta bereziko pertsonentzat menuak dituen jatetxearen karta

Elikagai-murriztapenak premia bereziak dituzten bezeroentzako egokituriko menuak kartara gaineratzeko aukera balioesten duen irizpidea. Neurri handiagoan balioetsiko da zeliakoentzako, diabetikoentzako, hirpertentsoentzako eta dieta hipokalorikoentzako espezialitateak egotea.