

Karpin Abentura Parke Ekologikoa Biañez Karrantza Haraneko auzoan dago, Enkarterrin, Bizkaiko mendebaldeko muturrean, hain zuzen.
Sailkapena:
Etorkizuneko gune babestuak
Udalerriak:
Bizkaia: Karrantza Harana/Valle De Carranza.
Informazioa:
Karpin Abentura
Biañez auzoa, z/g, 48891 Karrantza Harana
944 479 206 (astegunetan)
946 107 066 - 626 622 245 (oporretan eta jaiegunetan)
Emaila: karpin@karpinabentura.com
Web: www.karpinabentura.com
Servicios:
Datos de interés:
Parkeak 20 hektarea ditu eta, bertan, Iberiar Penintsulako eta Europako faunaren adierazgarri diren animalia espezieak ikus daitezke, bakoitzaren jatorrizko ingurune naturalaren antzera egindako toki zabaletan.
Karpin Abenturako animalia gehienak gaixo edo zaurituta iristen dira bertara. Egoera horretan aske bizitzeko gai ez direnez, partikularrek eta erakundeek eramaten dituzte animaliok parkera. Ingurumen-hezkuntzaren alde lan egiteko erakusten dituzte animalia horiek, ingurumenaren babesaren aldeko interesa bultzatzeko asmoz.
Gainera, Karpin Abenturak espezieen eboluzioa ulertzeko aukera eskaintzen dio bisitariari Darwin jauregian, gure faunaren historia bizian ibilbidea eginez. Gune horrek eboluzioaren printzipioa eta gure planetan bizitzaren lehen arrastoak sortu zirenekoak ere ezagutzeko modua ematen du.
Horrez gainera, badira beste gune erakargarri batzuk; Homo Sapiens Sapiens delakoan, gizakiaren garapenaren abenturaz jabetuko gara; Terrasauron denboran atzera egingo dugu, Jurasikora, eta, Gastornislanden, berriz, duela 10.000 urte planetan bizi ziren haragijale eta belarjale handiak ikusteko parada izango dugu.
Ikasleen oporraldian (Aste Santuan, udan, Gabonetan eta jai-zubietan), egunero egoten da zabalik. Gainerako egunetan, jende guztiarentzat irekitzen dute asteburuetan eta jaiegunetan. Taldeentzako bisitak ere egiten dituzte (astegunetan bakarrik).
Merezi du Pozalagua Kobazulora joatea, Karpin Abenturatik bost kilometrora dago eta.
Iberiar Penintsulako eta Europako faunaren animalia espezie adierazgarrienak aurkituko ditugu Karpin Abenturan. 3.500 milioi urteko eboluzioaren emaitza diren 55 espezieren babesleku da; besteak beste, otsoak, katamotzak, hartz arreak, igarabak, orkatzak, bisonteak eta hegazti harrapariak ikus ditzakegu bertan.
Horiez gain, etxekotutako hainbat euskal arraza autoktono eta dinosauro animatuak ere aurkituko ditu bisitariak, benetan zuten neurrian eginda.
Zuhaitz eta landare autoktono eta apaingarri mardulak daude parkean. Horrez gainera, badira zuhaixka espezie asko ere.
Sarbidea: Bilbotik abiatuta, bi bide daude aukeran:
Bata, kostaldetik doa. A-8 autobidea hartuta, Colindres/Burgoseko irteeraraino joango gara. Hortik, N-629 igarobide berriari jarraituko diogu Karrantza Haranerako bidegurutzera arte (55 minutukoa; umeekin joateko aproposena).
Bestea, berriz, barnealdetik doa. Zallara joango gara lehendabizi, BI-636 errepidea hartuta, Kadaguako barnebidea, eta handik, Karrantza Haranera iritsiko gara, BI-630 bidetik (Enkarterri ezagutu nahi duenarentzat aproposa).
Garraio publikoa: FEVEk trena-autobusa zerbitzua eskaintzen du Karpin Abenturara iristeko. Telefono-zenbakia: 944 250 629
Aparkalekua: Parkearen sarreratik 100 metrora, aparkaleku handia dago autoentzat eta autobusentzat.
5 emaitza
Sopuerta/Bizkaia
Nekazalturismoa: 12 Pertsonak + 4 Ohe osagarriak
65,00 €tik aurrera logelan
19 KM-ra