Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera
Logo Editar

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

UDA EUSKADIN: JAIAK ETA TRADIZIOAK

Planak eta esperientziak -

23/07/2026

UDA EUSKADIN: JAIAK ETA TRADIZIOAK

Udan Euskadi bisitatzen baduzu, ziur gure herri eta hirietako batean ospatzen den herriko-jai batekin egingo duzula topo. Egun batzuetan, plazak eta kaleak musikaz, euskal dantza tradizionalez, erraldoi eta buruhandiez, herri-kirolez, gastronomiaz eta su artifizialez betetzen dira.


Hartu ostatu Nekaturreko nekazalturismo, landetxe edo landa-apartamentu batean, eta bizi gure jaiak bertako batek bezala.


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa jai giroan


Kostaldeko herrietatik barnealdeko herrietara, Euskadi kolorez, pertsonaia herrikoiz, usain eta zapore tradizionalez, bertako kirolez eta beste hainbat gauzaz betetzen da udan.


Itsaso ondoko udalerrietan arrantzarekin eta itsasoaren munduarekin lotutako tradizioek hartzen dute protagonismoa; barnealdean, berriz, baserriari eta landa-bizitzari lotutako ohiturek bizirik jarraitzen dute. Kontatuko dizugu zer den galdu ezin duzuna. Etorri uda honetan Euskadira eta gozatu gure tradiziorik herrikoienez!


Erraldoiak eta buruhandiak


Ohikoa da jaietan gure kaleetan musika lagun duen fanfarre batek lagunduta erraldoi eta buruhandien kalejirak ikustea. Erraldoiek pertsonaia historikoak, lanbide tradizionalak edo pertsonaia herrikoiak irudikatzen dituzte. Buruhandiak, berriz, pertsonaia jostalariak dira; erraldoiei bidea irekitzen diete eta txikienen atzetik ibiltzen dira.


Erraldoien adibide ugari daude. Hiru hiriburuetako batzuk aipatzearren:


  • Gasteizen, Espainiako karta-sortako erregeak irudikatzen dituztenak (ba al zenekien Fournier markako kartak Euskadiko hiriburuan egiten direla?).
  • Bilbon, Ingalesa eta Bilbainita nabarmentzen dira, Bilbok Ingalaterrarekin izan zuen merkataritza-iraganaren oroigarri; baita Pitxitxi ere, futbolari ospetsua.
  • Donostian, Manrike eta Karmeli, baleazalea eta batelaria, Gipuzkoako hiriburuak itsasoarekin duen lotura estua gogorarazten dutenak.


El gigante Pitxitxi en la Semana Grande de Bilbao


Herri-kirolak


Herri-kirolak euskal kirol tradizionalak dira, eta Euskadiko baserrietan, basoetan eta harrobietan egiten ziren eguneroko lanetan dute jatorria.


Haien arteko lehia apustuen eta erronken abiapuntu izan zen, eta gaur egun kirol profesional bihurtu da; gainera, Euskadiko udalerri askotako jai herrikoietan erakustaldiak egiten dira. Adierazgarrienen artean daude enborrak moztea (aizkolaria), harriak jasotzea (harrijasotzailea), sega egitea (segalaria) edo sokatik tiratzea (sokatira).


Pastor con ovejas en el monte en Euskadi


Eta, herri-kirola berez ez bada ere, artzain-txakurren lehiaketak ere oso ohikoak dira Euskadiko landa-inguruneko jaietan. Ikusteko aukera baduzu, ez galdu; benetako ikuskizuna da!


Traineruen estropadak


Traineruen estropadak ere langileen arteko lehiatik sortu ziren, kasu honetan, itsasoko langileen artetik. Izan ere, trainerak arraunez mugitzen ziren kostaldeko arrantzarako ontziak ziren. Arrantzaleak lehian aritzen ziren arrain-lonjara nor iritsiko lehenengo, enkanteetan preziorik onena lortzeko.


Competición de regatas en Euskadi


Lehia hori kirol bihurtuz joan zen, eta gaur egun Euskadiko udako ezinbesteko ekitaldietako bat da. Hauxe da 2026ko Euskadiko traineru-estropaden egutegia, eta aurten ekainaren 28tik irailaren 20ra bitarte luzatuko da.


Traineru bakoitzaren zaleak ikusiko dituzu, euren kolore bereizgarriekin, ontziak gogotsu animatzen. Ah! Eta gizonezkoen zein emakumezkoen lehiaketak daude. Boga!


Euskal pilota


Ohikoa da jai garaian Euskadiko frontoiak pilota-partidaz betetzea. Ohikoena esku pilota (eskupilota) izatea da, baina pala, zesta-punta edo erremonte partidak ere aurki ditzakezu.


Txapelketa profesionalaren egutegiaren barruan dagoen edo herri-mailako erakustaldi edo txapelketa den kontuan hartuta, euskal kirol honetaz frontoi estalian (normalean sarrera ordainduta) edo herriko frontoian gozatu ahal izango duzu. Modu batera zein bestera, aho zabalik geratuko zara partida bat ikusita.


Bertsolaritza txapelketak eta erakustaldiak


Bertsolaritzan, bertsolaria gai bati buruz euskaraz bertsoak bat-batean sortu eta doinu, neurri eta errima jakin bati egokituz kantatzen dituen pertsona da. Bertsoak a capella kantatzen dira, agertoki batean eta ikusleen aurrean. Txapelketa ofizialetan 15.000 lagun ere elkartzen dira bertsoak entzuteko!


Bertsolaria izateak gizartean prestigioa ematen du; izan ere, ez da bertsoak lotzea bakarrik, hitzen bidez hunkitzea baizik. Bertsolariek elkar zirikatzen dute umore edo gizarte-kritikako ukituarekin errimarik onena nork egingo duen ikusteko.


Euskara ez badakizu, esaten dutena ez duzu ulertuko; hala ere, uda honetan Euskadin erakustaldiren batekin topo egiten baduzu, gelditu pixka batean eta entzun bertsoak; giroak berak hunkituko zaitu!


Euskal dantza tradizionalak


Euskal dantzak Euskadiko herrietako jaietan sustrairik handiena duten tradizioetako beste bat dira. Haien jatorria erritu paganoei, emankortasunari, naturari... lotuta dago, eta belaunaldiz belaunaldi garatuz joan dira.

Gaur egun, zaila da kultura-, gizarte- edo erlijio-ekitaldirik ulertzea euskal dantzaren erakustaldirik gabe: aurreskua, norbaiti omenaldia edo aitortza egiteko dantzatzen dena; ezpata-dantza; dantzari-dantza; soka-dantza; edo arku-dantza, gure herrietan aurki ditzakezun dantzen adibide batzuk dira.


Jarraitu txistuaren eta danbolinaren doinuari entzuten dituzunean, eta gozatu herri-dantzek Euskadiko plazak eta kaleak alaitasunez betetzen jarraitzen dutela ikusiz.


Jantzi tradizionalak


Euskal dantzekin neurri batean lotuta daude Euskadiko jantzi tradizionalak. Ez ditugu gure jantzi tradizionalak dantzetan parte hartzeko bakarrik erabiltzen; urtean zehar egiten diren herriko-jaietan eta egun berezietan ere janzten ditugu.


Traje tradicional vasco


Kostaldeko udalerrietan, kolore nagusia arrantzalearen urdin mahona da. Gizonek alkandora eta praka luzeak janzten dituzte, eta emakumeek alkandora eta gona. Gonek, gainera, puntilladun saya zuria uzten dute agerian azpitik, eta bertan txandaka zinta gorri bat eta beste berde bat eramaten dituzte. Oinetan, guztiek espartinak.


Barnealdeko udalerrietan, jantzi tradizionala baserritarrarena da. Gizonek txapela, alkandora zuria, txalekoa eta praka luzeak janzten dituzte; emakumeek, berriz, zapia buruan eta sorbaldetan, alkandora zuria, txalekoa eta gona luzea. Koloreak askotarikoak izan daitezke: lisuak, marradunak edo, normalean, lore-motibo txikidun estanpatuak. Oinetan, hemen ere, espartinak edo abarkak.


Ziur tokiko dendaren batean jantzi tradizional bat edo haren elementu bereizgarriren bat erosi ahal izango duzula. Ez galdu aukera!


2026ko udan Euskadin ospatzen diren herriko jaiak


Euskadiko zure landa-ostatura iristen zarenean, galdetu zure anfitrioiari inguruan gure herriko jaietako bat non ospatzen den. Izan ere, Euskadiko nekazalturismo, landetxe eta landa-apartamentuetako anfitrioiek ematen duten informazioa gure bezeroek beti oso ondo baloratzen dute.


Nolanahi ere, eta zure egutegiaren zati bat aldez aurretik antolatuta ekarri nahi baduzu, ekitaldi, azoka eta jai nagusien datak hemen kontsulta ditzakezu:


  • Euskadiko Turismoaren webguneko agendan, kontuan hartu beharreko data nagusien laburpena aurkituko duzu.
  • Kulturklik webgunean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren atari tematikoan.


Gasteiz, Bilbo eta Donostia, herriko jaiez beteriko uda


Euskal udalerrietako jaiak ia amaigabeak dira udan. Jai batzuk amaitu orduko beste batzuk hasten dira, eta askotan gainera bata bestearekin gainjartzen dira. Horregatik, abuztuan beren jai-asteak ospatzen dituzten Euskal Herriko hiru hiriburuen herriko jaien berezitasunak azalduko dizkizugu.


Eta, hiriak izan arren, jai-ekitaldi tradizionalez gozatzeko aukera izango duzu; esaterako, erraldoi eta buruhandien kalejirez, herri-kirolen erakustaldiez, euskal dantzez, bertsolari txapelketaz...


Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak


Abuzturo, Gasteiz eraldatu egiten da bere jairik maiteenak ospatzeko: Andre Maria Zuriaren jaiak, 1884. urtetik ospatzen direnak.


2026 honetan, Andre Maria Zuriaren jaien ekitaldi nagusiak abuztuaren 4tik 9ra egingo badira ere, uztailaren 19tik aurrera dagoeneko ekitaldiak eta jai-jarduerak izango dira Euskadiko hiriburuan.


Abuztuaren 4an, jaiak ofizialki hasten dira Zeledonen jaitsiera tradizionalarekin; Andre Maria Zuriaren plazan hunkiduraz bizitzen den unea da.


Zeledon Arabako landa-inguruneko herritarren irudikapena da. Jaitsieran, panpina bat, paraplu irekia eskuan duela, San Migel elizako dorretik tirolina baten moduan irristatzen da, plaza zeharkatu eta balkoi batera iristen da. Han, magia balitz bezala, bizia hartzen du, eta poza nonahi zabaltzen da. Ba al dakizu bere kanta ere baduela? «Celedón ha hecho una casa nueeevaaaaa…»


Une horretatik aurrera, bost egunez, hiria kontzertuz, ikuskizunez, erraldoi eta buruhandien konpartsez, haurrentzako jarduerez, su artifizialez eta txoko guztietan giro apartaz betetzen da.


Baina ezin dugu jai hauetaz hitz egin blusen eta nesken kuadrillak aipatu gabe; baserritarren jantzi tradizionalak soinean, hiriko kaleak alaitzen dituzte eta jaietako jarduera askoren antolaketan parte hartzen dute.


Ezagutu eta parte hartu Gasteizko jaietako ekitaldietan! Hauek dira Andre Maria Zuriaren jaiak ezagutu nahi badituzu ostatu har dezakezun Arabako landa-ostatuak.


Donostiako Aste Nagusia


Donostiako Aste Nagusia, Aste Nagusia izenez ere ezaguna, 2026an abuztuaren 8tik 15era ospatuko da.


Donostian, jai-asteari hasiera ematen zaio arratsaldeko 19:00etan, Alderdi Ederreko lorategietatik jaurtitzen den kanoikadarekin. Horren arduraduna Artillero Nagusia da, Euskal Gastronomia Kofradiaren ordezkaria. Ondoren, talde edo kolektibo batek «Artilleroooooo dale fueeegooooo» abestia kantatzen hasten da; Alderdi Eder inguruan bildutako pertsona guztiek ere abesten dute.


Beste hainbat ekitaldiren artean, Donostiako Aste Nagusiko erakargarri nagusietako bat Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa da. Gauero, 22:45ean, La Conchako badia argiz betetzen du, bisitari ugari erakartzen dituen ikuskizun ikusgarria eskainiz. Ez duzu imajinatuko ere zein ederra den!


Ez galdu Donostiako Aste Nagusia! Hauek dira Donostiako jaiak ezagutu nahi badituzu ostatu hartu dezakezun Gipuzkoako landa-ostatuak.


Bilboko Aste Nagusia


Bilboren kasuan, Aste Nagusia beti abuztuaren 15aren ondorengo larunbatean hasten da. Aurten, 2026an, Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 22tik 30era ospatuko da.


Bilbon, pregoilaria eta txupinera dira, Marijaiarekin batera (Aste Nagusi honetako pertsonaia nagusia), bederatzi eguneko jaiei hasiera ematen dietenak. Zer uste duzue gertatzen dela pregoia irakurri eta Arriaga Antzokiko balkoitik txupina jaurti ondoren? Asmatu duzue! Bilbon ere abestu egiten da! Kasu honetan, Marijaiaren abestia kantatzen da. Marijaia kolore biziz jantzitako panpina erraldoi bat da, jai egun hauetako espiritu alaia irudikatzen duena. «Mariiiii, Mariiiii, Marijaia datorrrrr!» Badator Marijaia!


Bilbon, Bilboko Udalak prestatzen duen jai-egitarau ofizialaz gain, jai hauetako erreferente nagusiak konpartsak dira.


Konpartsak pertsona-taldeak dira, eta 1978an Aste Nagusia sortu zenetik, jaiak alaitu eta biziberritzen dituzte publiko guztientzako jarduerak antolatuz. Konpartsa bakoitzak bere jantzi bereizgarria eta jai-esparruan bere tokia ditu, eta bertan hainbat jarduera antolatzen dituzte. Ba al zenekien jarduera horietako bat «itsusien lehiaketa» dela? Ai!


Etorri Bilboko Aste Nagusia ezagutzera! Hauek dira Bilboko Aste Nagusia ezagutu nahi baduzu ostatu hartu dezakezun Bizkaiko landa-ostatuak.


«Uda Euskadin: jaiak eta tradizioak» artikuluaren egileari buruz


Idoia Ezkurdia, gerente de NekaturIdoia Ezkurdia Nekaturreko, Euskadiko landa-ostatuen elkarteko, gerentea da. Elkarte honek autonomia-erkidego honetako nekazalturismoak, landetxeak eta landa-apartamentuak biltzen ditu. Turismoaren sektorean ibilbide luzea duenez, Idoia Ezkurdiak artikulu honetan Euskadiko udako herriko-jaien tradizio nagusiak laburbildu ditu. Nekaturren landa-ostatuen sustapena eta ikusgarritasuna lantzen ditu, tokiko ingurunearekin lotutako turismo jasangarriaren eredua bultzatuz.


Euskadiko udako jai eta tradizioei buruzko ohiko galderak


Non aurki dezaket Euskadiko kultura- eta jai-egitarau osoari buruzko informazioa?


Kulturklik webgunea Eusko Jaurlaritzaren atari ofiziala da, eta bertan argitaratzen da Euskadiko kultura- eta jai-egitarau osoa. Ez ahaztu oporrak erreserbatu dituzun landa-ostatuan ere galdetzea; gure anfitrioiek oso informazio baliotsua emango dizute!


Ordaindu behar al dut Euskadiko udako jaietan parte hartzeko?


Euskadiko jaiak herritar guztiek gozatzeko pentsatuta daude. Jai-ekitaldi nagusiak doakoak dira. Adibidez, erraldoi eta buruhandien kalejirak, herri-kirolen erakustaldiak, dantzak, traineru-estropadak, kale-antzerkia, kontzertuak eta su artifizialak doan ikus ditzakezu. Badira, hala ere, ordainpekoak izan daitezkeen beste kultura-ekitaldi batzuk.


Ba al daude Nekaturreko landa-ostatuak Euskadin ospatzen diren udako herriko-jaietatik gertu?


Bai! Eta ez bakarrik gertu; baita udan jaiak ospatzen dituzten udalerrietako landa-ingurunean ere. Sartu Nekaturreko landa-ostatuen bilatzailean, eta erreserbatu gure elkarteko landa-ostatuetako bat. 220 nekazalturismo, landetxe eta landa-apartamentu baino gehiago dituzu aukeran!


Zer egin behar dut Nekaturren landa-ostatu bat erreserbatzean zalantzaren bat badut?


Ez kezkatu, Nekaturreko erreserba-taldea zuri laguntzeko dago. Telefonoz (943 32 70 90), posta elektronikoz (agroturismo@nekatur.net) edo Nekaturren harremanetarako formularioaren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

logoEuskalmet Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Número de registro: ASS00303
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa