Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

UDA DESBERDIN BAT, UDA BAT EUSKADIN

Planak eta esperientziak -

16/07/2025

UDA DESBERDIN BAT, UDA BAT EUSKADIN

Uda desberdina: Euskadi landa-eremuan eta jasangarritasunean


Udak erakargarri ugari eskaintzen ditu Euskadin eguzkia eta hondartza baino zerbait gehiago nahi dutenentzat edo museo baten aurrean ilarak egitea baino gehiago nahi dutenentzat. Hemen, uda modu lasai eta benetakoan bizitzen da, eta giroa lagunkoiagoa da, gauez izara edo manta arin bat baino ez janztera eramaten gaituena. Imajinatzen?


Gure uda mendi eta itsaslabarren artean hondartza zoragarriez gozatuz, bailara eta mendietan ibiliz, historia eta tradizioak dituzten herriak ezagutuz eta, nola ez, jaietan parte hartuz bizitzen da, ez baita ulertzen Euskadin uda bat bertako herriko jairik gabe.


Zatoz uda bat ezagutzera Euskadin Nekaturren eskutik!


Landa-eremuaren balioa


Euskadi landa-helmuga bikaina da, ingurunearekiko, tokiko kulturarekiko eta iraunkortasunarekiko errespetua elkartzen baitira esperientzia ahaztezina eskaintzeko. Gero eta bizkorragoa den mundu honetan, landa-turismoak balio berria hartzen du. Euskadin gure paisaiak eta nortasuna zaintzen jakin dugulako, pertsonak, lurraldea eta natura erdigunean jartzen dituen turismo eredu baten alde eginez.


Eta, turismo mota hori bizitzeko aukera guztien artean, Nekaturri lotutako nekazalturismoak, landetxeak eta landa-apartamentu turistikoak nabarmentzen ditugu. Izan ere, gure ostatuetan egun batzuk pasatzea ez da soilik etxetik kanpo lo egitea; bizimodu lasaiago, gizatiarrago eta kontzienteago baten parte izatea da.


Nekaturreko ostatuek, arkitektura tradizionaleko baserrietan eta ingurune natural pribilegiatuetan kokatuta, zaratatik deskonektatzeko eta norbere buruarekin birkonektatzeko gonbita egiten dute. Etxe bakoitzak istorio bat kontatzen du, eta gure anfitrioiek, benetako euskal abegikortasuna eskainiz, bisitatzen gaituztenekin partekatzen dute.


Hemen ez dago presarik. Landa bideak daude, bertako zuhaitz eta paisaien artean paseatu eta galtzeko; tomate, letxuga, piper, babarrun usaina duten baratzeak; mokoka aske egiten duten oiloak, gazta ezberdinak ematen dizkiguten esnedun ardiak. Eta badira eskertzen diren isiluneak ere.


Bizi dugun jasangarritasuna


Euskadiko landa-turismoak jasangarritasunaren alde egiten du, baina benetakoaren alde, ez baita eslogan bat, bizitzeko modu bat baizik. Euskal landa-ingurunean, laborantza, abeltzaintza eta lurraldea zaintzeko ohiko jarduerak inguruarekiko orekaren adibide izan dira betidanik.


Gaur egun, gainera, landa ostatuek apustu egiten dute energia berriztagarrien alde, uraren eta hondakinen kudeaketa arduratsuaren alde, eta zero kilometroko produktuetan oinarritutako gastronomiaren alde. Turismo mota hori aukeratuz, beraz, zuzenean laguntzen da tokiko garapenean eta balio handiko natura- eta kultura-ondarea kontserbatzen.


Hala, Nekaturretik, bide horretan gure bazkideei lagunduz, haien eta haien ostalarien eskura jartzen dugu Jardunbide Egoki Jasangarrien Gida.



Aire zabaleko jardueretarako giro egokia


Uda Euskadin naturarekin harremanetan gozatzen da. 9 parke naturalek, biosferaren erreserba batek eta 6 biotopo babestuk, gure lurraldea sakonean eta presarik gabe ezagutzeko leku ezin hobea bihurtzen dute. Eta, naturgune guzti horietatik gertu, beti aurkituko duzu Nekaturri lotutako landa-ostatu bat, zure egonaldia gurekin esperientzia oso bat izan dadin.


Naturgune horiek ezagutzeaz gain, naturan beste jarduera batzuk ere egitea gustoko baduzu, gure interpretazio-zentroak, gure hirigune historikoak (horietako asko Monumentu Multzo izendatuak), gure upeltegiak eta gure monumentuak ezagutu nahi badituzu, Euskadin hainbat aukera dituzu gure landa-ostatuetako egonaldia errepikatzeko. Ikusi Euskadin oporretan egiteko hautatu ditugun nahitaezko bisita hauek. Izugarri gustatuko zaizkizu!


Arima duten kultura, tradizioa eta arkitektura


Naturarekiko harremanaz gain, Euskadiko landa-turismoaren beste erakargarritasun handi bat bertako kulturaren eta tradizioen aberastasuna da. Izan ere, herri bakoitzean eta gure landa-ostatu bakoitzean historia arnasten da.


Euskal landa-arkitekturak, ehunka urte dituzten harrizko eta egurrezko baserriekin, lurrari errotutako bizimodua islatzen du. Garatuz joan den bizimodua, baina tradizioaren eta modernitatearen arteko oreka perfektua lortu duena. Gure jatorria ahaztu gabe, bisitatzen gaituztenei harrera beroa eta erosoa egitearen aldeko apustua egiten dugu. Laburbilduz: harro egoteko moduko bizimodua da, ezagutarazi nahi duguna, eta hura zaintzeko lan egiten dugu.



Nortasuna duten jaiak


Euskadin jaiak ospatzea gustatzen zaigu, horregatik, herriko jaiak gure herri eta hirietako udako funtsezko elementuak dira. Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietatik, Donostiako Aste Nagusitik eta Bilboko Aste Nagusitik hasita, gure landa-inguruneko jai-egutegitik igarota, ospakizun guztietan badago puntu komun bat: pertenentzia-sentimendua.


Jai horietako asko nekazaritza edo abeltzaintza egutegiari edo data zehatzei lotuta daude. Horietan parte hartzea Euskadi barrutik bizitzea da, Euskadiren nortasuna eta balioak ulertuz, gure hizkuntzaren, gure tradizio gastronomikoen eta gure kirolaren garrantzia ulertuz. Mota guztietako bisitarienganako errespetua erakusten duten jaiak dira, eta belaunaldi askotatik datorkigun kultura erakusteagatik dugun poza partekatzen dugu.


Horregatik, Euskadi udan bisitatzea bertako jaietan, merkatuetan eta nekazaritza-azoketan murgiltzea ere bada. Plazetan dantza tradizionalak (euskal dantzak) ikustea da, txalapartaren edo gure bertsolarien soinua entzutea da, frontoi batera hurbildu eta pilota, pala edo zesta punta partidu batez gozatzea da, gure herri kirola ezagutzea da, erromeria batean talo bat txistorrarekin dastatzea da.


Oroitzeko uda


Beste turismo bat posible dela uste dugu Nekaturren, eta uda ezberdin bat erabaki batekin hasten dela: landa eremuagatik harritzen utzi, jasangarritasuna besarkatu eta atsedenetik harago doan esperientziara ireki. Izan ere, badira bidaiatzeko beste modu batzuk, errespetuzkoagoak eta egiazkoagoak, gure ingurune landatar eta naturalagoaren balioa berraurkitzeko.


Zain izango gaituzu Euskadin, gure landa-ostatuetan atea irekita izango duzu. Zure etxean zaude!

Irudi Galeria

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa