Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera
Logo Editar

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

EUSKADIZ GOZATZEKO PLANAK ETA ESPERIENTZIAK ZURE LANDA-OSTATUAN

Planak eta esperientziak -

10/07/2026

Personas pastoreando ovejas en un agroturismo de Euskadi

Ihesaldi edo opor batzuk antolatzen dituzunean, ondo hartuko zaituen, atsegina, erosoa, ondo kokatua eta zure beharretara egokituko den ostatu bat aurkitu nahi duzu. Gainera, zure landa-ostatuak Euskadi gertutik ezagutzeko plan eta esperientziez gozatzeko aukera ematen badizu, ezin duzu gehiago eskatu. Horretarako leku ezin hobean zaude: Nekaturreko Euskadiko landa-ostatuak zure zain daude!


Haien anfitrioiek ez dizkizute etxeko ateak bakarrik irekitzen; beren bizimodua, ezagutzak eta inguruko altxor txikiak ere zurekin partekatzen dituzte.


Egun batez artzain izatea, mahastien artean picnic batez gozatzea, baso-bainu bat hartzea edo kosmetika naturala egitea dira Euskadiko nekazalturismoek, landetxeek eta landa-apartamentuek eskaintzen dizkizuten aukeretako batzuk.


Osasunari eta ongizateari lotutako esperientziak Euskadiko landa-ostatuetan


Ziur aski, Euskadi zure oporretarako aukeratzeko arrazoietako bat bertako landa-inguruneaz gozatzea eta eguneroko erritmotik nahiz estresetik aldentzea dela.


Oreka berreskuratzea eta norbere buruarekin berriro konektatzea osasuna zaintzeko helburu nagusietako bat bihurtu da. Txorien kantuekin esnatzea, mendian paseatzea edo ilunabarraz terraza batetik gozatzea estresa murrizten eta energia berreskuratzen laguntzen duten plazer txikiak dira.


Nekaturreko landa-ostatu askok hori eskaintzen dizute eta, gainera, urrats bat harago doaz ongizate-esperientziak proposatuz: masaje erlaxagarriak, produktu naturalekin egindako tratamenduak, aire zabaleko yoga-saioak eta baso-bainuak; hori guztia mendi eta haranez inguratutako natura-ingurune batean edo itsasoa atzean dutela, uneaz gozatzera eta erlojua ahaztera gonbidatzen zaituzten lekuetan.


Erreserbatu osasunari eta ongizateari lotutako esperientziak eskaintzen dituen Euskadiko landa-ostatuetako batean eta bihurtu zure ametsa errealitate. Irudikatzen al duzu?


Personas practicando yoga en una casa rural de Euskadi

 

Gastronomiari eta enologiari lotutako esperientziak Euskadiko landa-ostatuetan


Gastronomiaren zaleentzat, Euskadi estatu mailako erreferente handietako bat da. Nekazalturismo, landetxe edo landa-apartamentu batean ostatu hartzeak gure kultura gastronomikoa modu hurbilago eta benetakoagoan ezagutzeko aukera ematen dizu.


Nekaturreko landa-ostatuetako askok hurbileko produktuekin prestatutako gosariak edo belaunaldiz belaunaldi transmititu diren errezeta tradizionalekin egindako afariak eskaintzen dizkizute, eta lurraldeari nahiz urteko sasoi bakoitzeko produktuei lotutako sukaldaritzaz gozatzeko aukera ematen dizute.


Gozatu ardo-dastatzeez, txakolin-upategietara, Arabako Errioxako ardo-upategi lurpekoetara edo sagardotegietara egindako bisitez. Esperientzia horietako askok, gainera, ekoizpen propioko zein inguruko ekoizleen produktuen dastaketak ere eskaintzen dituzte.


Gazta, ardoa, sagardoa, txakolina, eztia eta artisau-kontserbak nola egiten diren ezagutzeko eta horien atzean dagoen lana deskubritzeko aukera paregabea da.


Dagoeneko irudikatzen al duzu zure burua mahastien artean picnic batez gozatzen edo arratsalde bat musikaz lagunduta igarotzen, zure ostatuko lorategian tokiko produktuak dastatzen?


Erreserbatu esperientzia gastronomikoak eta enologikoak eskaintzen dituen Euskadiko landa-ostatuetako batean eta ezagutu Euskadiko landa-ingurunearen benetako zaporea.


Personas brindando con sidra y degustando queso en Euskadi


Nekazaritza- eta abeltzaintza-esperientziak Euskadiko landa-ostatuetan


Gure landa-ostatu askotan lurra lantzen eta animaliak zaintzen jarraitzen dute. Gure nekazalturismoetako batean ostatu hartzeak lehen sektorearen garrantzia ulertzea da; Euskadiko landa-inguruneko funtsezko sektorea baita.


Gure anfitrioiek beren egunerokoa zurekin partekatzen dute, animaliak nola zaintzen diren, lurra nola lantzen den edo artisau-produktuak nola egiten diren erakutsiz. Izan ere, Euskadin oporrak igarotzea pertsonak landa-ingurunera hurbiltzea da, nekazaritzari lotutako bizimodu tradizionalari eusten diotenen lana balioan jarriz.


Parte hartu nekazaritza- edo abeltzaintza-lanetan zure familiarekin, bikotekidearekin edo lagun-taldearekin batera, eta ezagutu bertatik bertara baserriaren lana. Gure animaliei jaten eman, arrautzak bildu, letxuga bat landatu, erlauntza bat nolakoa den ezagutu edo sentitu zer den egun batez artzain izatea… Bihurtu zure oporrak esperientzia ahaztezin batean; etxeko txikienak poz-pozik itzuliko dira!


Erreserbatu nekazaritza- eta abeltzaintza-esperientziak eskaintzen dituen Euskadiko landa-ostatuetako batean.


Niños con una cabra en agroturismo de Euskadi


Kirol-jarduerak Euskadiko landa-ostatuetan


Ziur aski, zuk ere zure oporretako atsedenaldia aire zabaleko jarduerekin uztartu nahi duzu, eta Euskadi helmuga ezin hobea da kirola eta turismoa uztartzeko, gure nekazalturismoak, landetxeak eta landa-apartamentuak bideak, mendiak, haranak eta kostaldeko paisaiak ezagutzeko abiapuntu ezin hobea baitira.


Euskadiko landa-ostatuetan ostatu hartzeak landa-inguruneaz gozatzeko aukera ematen dizu; bizikletak alokatu eta BTT ibilbideak ezagutu, mendi-ibiliak eta familian egiteko ibilaldiak egin, edo gure mendi gailur ezagunenetan barneratu ahal izango zara. Eta hori guztia maila desberdinetara egokituta; izan ere, hemen denok gozatzen dugu.


Ciclista en una casa rural de Euskadi


Interpretaziozko mendi-ibilbide bat egin nahi al duzu? Gida espezializatuen laguntzarekin edo informazio-panelei esker, paisaia irakurtzen ikasiko duzu ibilbide horietan zehar zoazen bitartean.


Normalean oharkabean pasatzen den guztia ezagutzeko aukera ematen duten ibilbideak dira: milioika urtez paisaia eratu duen geologia, baso bakoitzeko flora bereizgarria, animaliek uzten dituzten aztarnak edo errota zahar edo ermita baten atzean ezkutatzen den historia.


Pagoak eta gaztainondoak zergatik hazten diren leku jakin batzuetan, zuhaitz-espezie desberdinak nola bereizi, mendien gainetik zer hegazti ibiltzen diren edo pertsonek mendeetan zehar natura-ingurune honekin nola bizi izan diren ezagutuko duzu.


Erreserbatu naturan oinarritutako kirol- eta turismo aktiboko jarduerak eskaintzen dituen Euskadiko landa-ostatuetako batean. Familientzat, bikoteentzat zein lagun-taldeentzat jarduera ezin hobeak dira; kirola, natura, kultura eta ikaskuntza modu oso entretenigarrian uztartzen baitituzte!


Gozatu bikotekidearekin ihesaldi erromantiko batez eta parte hartu Euskadiko landa-ostatuetako tailer batean


Euskadi urteko edozein garaitan bisitatzea esperientzia ahaztezina bihur daiteke. Harritu zure bikotekidea asteburuko ihesaldi erromantiko batekin, zubi batean edo, besterik gabe, «gaur gaur delako», eta parte hartu Euskadiko landa-ostatuek eskaintzen duten tailerretako batean.


Euskadiko landa-ingurunean ostatu hartzeak bikotean egun batzuk igarotzeko aukera ematen dizu eta, aldi berean, tailer batean elkarrekin parte hartzeko.


Prestatu kosmetika edo esentzia natural bat gure landa-ostatuen inguruan hazten diren lore eta landareekin, eta ondoren erlaxatu, bikotean bazatoz Euskadiko landa-ostatuek eskaintzen dizuten guztiaz gozatuz.


Hamaca en una casa rural de Euskadi con vistas al mar


"Euskadiz gozatzeko zure landa-ostatuko planak eta esperientziak" artikuluaren egileari buruz


Idoia Ezkurdia, gerente de NekaturIdoia Ezkurdia Nekaturreko, Euskadiko landa-ostatuen elkarteko, gerentea da. Elkarte honek autonomia-erkidego honetako nekazalturismoak, landetxeak eta landa-apartamentuak biltzen ditu. Turismoaren sektorean ibilbide luzea duenez, Idoia Ezkurdiak ondo ezagutzen ditu Euskadiz gozatzeko landa-ostatuek eskaintzen dituzten plan eta esperientziak. Nekaturren, landa-ostatuen sustapena eta ikusgarritasuna lantzen ditu, turismo jasangarriaren eta tokiko ingurunearekin lotutako turismo-eredu baten alde eginez.


Euskadiz gozatzeko zure landa-ostatuan egin ditzakezun plan eta esperientziei buruzko ohiko galderak


Euskadiko landa-ostatuek planak eta esperientziak eskaintzen dituzte?


Bai. Gure landa-ostatu askok hainbat plan eta esperientzia eskaintzen dituzte Euskadin egingo duzun egonaldiaz goza dezazun. Bikotekidearekin, familiarekin edo lagun-taldearekin bidaiatzen baduzu ere, gustu guztietarako aukerak dituzu:


  • Erreserbatu hemen haurrentzako jarduerak eta animaliak dituen Euskadiko landa-ostatu bat.


  • Erreserbatu hemen nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueretan parte hartzeko aukera ematen duen Euskadiko landa-ostatu bat.


  • Erreserbatu hemen esperientzia enogastronomikoak, ongizatearekin lotutakoak, erromantikoak eta landa-inguruneari lotutako beste jarduera batzuk eskaintzen dituen Euskadiko landa-ostatu bat.


Plan edo esperientzia batean parte hartzeko, nahitaez landa-ostatu horretan bertan hartu behar dut ostatu?


Kasu askotan, gure landa-ostatuek eskaintzen dituzten plan eta esperientziak haien bezeroentzat soilik dira. Beste batzuetan, Euskadiko landa-ostatuek elkarren arteko akordioak dituzte, ostatu bateko zein besteko bezeroek landa-ingurunean eskaintzen diren jarduera desberdinetan parte hartu ahal izan dezaten. Onena erreserba egitean kontsultatzea da.


Euskadiko landa-ostatuek eskaintzen dituzten planak eta esperientziak azken prezioan sartuta daude?


Kasuaren arabera. Jarduera batzuk doakoak dira bezeroentzat, eta beste batzuk, berriz, ez. Nekaturreko webguneko «Esperientziak» atalean Euskadiko landa-ostatuek eskaintzen dituzten jarduerak ikus eta erreserbatu ditzakezu. Bertan ikusiko dituzu bezeroentzat doakoak diren plan eta esperientziak, baita ordainpekoak direnak ere.


Eta erreserba egitean zalantzaren bat badut?


Ez kezkatu, Nekaturreko erreserba-taldeak izan ditzakezun zalantzak argituko dizkizu. Telefonoz (943 32 70 90), posta elektronikoz (agroturismo@nekatur.net) edo Nekaturreko harremanetarako formularioaren bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

logoEuskalmet Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Número de registro: ASS00303
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa