Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

EUSKADIKO LANDA-OSTATUAK ETA LANDA-INGURUNEAREN KONTSERBAZIOA

Turismo jasangarria -

12/09/2025

EUSKADIKO LANDA-OSTATUAK ETA LANDA-INGURUNEAREN KONTSERBAZIOA

Nekaturren, Euskadin dagoen nekazalturismoen, landetxeen eta landa-apartamentu turistikoen elkarte bakarrean, 1991tik egiten dugu lan ingurune naturala, kultura-ondarea eta landa-bizimodu benetakoa eta iraunkorra mantentzeko.


Elkartekide diren 221 ostatuetan (ona hemen Arabako 42, Bizkaiako 53 eta Gipuzkoako 126) atseden hartzeko leku bat eskaintzeaz gain, bisitatzen gaituenak gure herria Euskadin sentitzen dugun bezala senti dezan nahi dugu.


Jakin nahi duzu zergatik garen landa-ingurunearen babes kultural eta ekonomikorako funtsezko zutabea?


Turismo jasangarria eta bizimodu tradizionala


Nekaturren ingurumena eta tokiko komunitatea errespetatzen dituen turismoa bultzatzen dugu. Gure elkartekideen artean jardunbide jasangarriak sustatzen ditugu, eta, besteak beste, baliabideak modu eraginkorrean erabiltzean, hondakinak behar bezala kudeatzean eta ingurunea errespetatzean eta zaintzean nabarmentzen dira jardunbide horiek.


Gure identitatea eta bisitatzen gaituzuenekin partekatu nahi dugun bizimodua zaintzeko lan egiten dugu. Horregatik, guk geuk ekoitzitako edo tokiko nekazarien elikagaiak lehenesten ditugu, artisau-produktuak kontsumitzen eta sustatzen ditugu, biodibertsitatearekiko errespetua sustatzen dugu, eta gure tradizioak eta gure herriko kultura partekatzen ditugu gure bezeroekin.


Bertako eta 0 kilometroko produktuak ezagutzea


Gure ostatu asko nekazalturismoak dira, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak eta bertako gune ezberdinen erabilera turistikoa konbinatzen dituztenak.


Horietan, bezeroek nekazaritza edota abeltzaintzaren berezko jarduerak bizi ditzakete, bertako produktuen elaborazio prozesua bertatik bertara ezagutuz, hala nola eztia, marmelada, ogia, ardoa, etab., gure baratzetako produktuak uztatuz eta bilduz, edota esnetik eratorritako hainbat produktu jeztuz eta landuz, gazta edo mamia kasu.


Argazkia: Nekaturreko argazkia


Horrela, landa-inguruneari buruzko ezagutza sustatzen da, eta nekazaritza-jarduera tradizionala bizirik mantentzen da. Gainera, hurbileko produktuak balioesten dira, askotan ostatu horietan bertan edo landa-inguruneko asteroko merkatuetan eros baitaitezke.


Euskal kultura eta tradizioak zaintzea


Landa eremuak gure kultura eta tradizioak zaindu eta babesten ditu. Landa-ostatuek, berez, landa-arkitektura tradizionala mantentzen dute, elementu eta material tradizionalak (harria eta zura) modernoagoekin konbinatuz.


Gure anfitrioiek harrera beroa egiten diote etxean ostatu hartzen duenari, eta hurbiltasuna eta tratu pertsonal eta profesionala dira haren ezaugarri nagusiak. Hori da benetako euskal abegikortasuna bere egoera puruan. Gainera, zer egin, zer ikusi eta zer ohitura ezagutu jakiteko informazio-iturririk onena dira.


Argazkia: Nekaturreko argazkia


Euskal herri-kirola, baserrietako lan tradizionaletatik sortu zen, hala nola, harriak eta lasto-fardoak altxatu edo herrestan eramatetik, edo errotarriak mugitzetik. Gure herrietako festa ugarietan, ospatzea asko atsegin baitugu, erakustaldiak ikusi ahal izango dituzu; galdetu zure anfitrioiei, seguru badakitela nora joan zaitezkeen.

Utzi euskaraz hitz egin diezazuten, gure hizkuntza, gure kultura eta nortasun propioaren osagai nagusietako bat. “Kaixo”, “egun on” eta “eskerrik asko” esanez itzuli etxera.


Paisaia-aniztasuna eta ingurunearen zaintza


Gure landa-ostatu guztiek, kilometro gutxian, gure kostaldeaz eta Kantauri itsasoaz zein gure bailara eta barnealdeko mendiez gozatzeko aukera eskaintzen dizute. Paisaia-aniztasun hori Euskadirik benetakoenaren eta landatarrenaren isla da.


Zatoz gure herririk marinelenak eta hondartzak ezagutzera, eta murgildu gure kostaldeko gastronomian. Itsasoko produktu freskoak zaintzea da gure bereizgarria. Hartu arnasa berdea gure haran eta mendietan, ibili bidexketan eta harritu zaitez gure paisaiekin.


Argazkia: Nekaturreko argazkia


Nekaturrekin informatu etorri aurretik edo galdetu zure anfitrioiei zein herri bisitatu, non bazkaldu edo zure familiarekin edo lagun taldearekin zein ibilbide egin jakiteko. Ezagutu zer egin dezakezun eta zer ez gure ingurune naturalean, leku jakin batera bisitak egiteko mugarik dagoen, eta gozatu Euskadiz arrasto “ona” utziz.


Kalitatezko turismoa, errespetuzkoa bere alderdi guztietan


Eta hau, indarrean dagoen araudi guztia zorrotz betez, bisitariari segurtasuna eta lasaitasuna bermatzeko. Izan ere, horrekin batera, erregulazioak betetzeaz harago, Nekaturren gure ostatuen etengabeko hobekuntzaren alde egiten dugu.


Gure Elkartekideak kontzientziatzen eta trebatzen ditugu, EAEko landa-turismoaren egunerokotasunean jasangarritasuna eta inklusioa integratzen dituzten zerbitzuak eskaintzeko. Izan ere, Nekaturreko kide den nekazalturismo bat, landetxe bat edo landa-apartamentu turistiko bat aukeratzen duzuenok, gure landa-ingurunea zaintzen, errespetatzen eta biziberritzen duen turismo-eredu baten parte izatea aukeratzen duzue.

Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa