Asociación de alojamientos rurales de Euskadi

Egonaldi bat oparitu

  • NEKA opari bonuak
  • NekaTxartela oparia

Esperientziak

  • Esperientziak
  • Ostatu jasangarri eta inklusiboak
  • Interes guneak

    • Parke naturalak
    • Zer bisitatu
  • Deskontuak

    • Baliabide turistikoetan
    • Taldeentzat

Batu Nekaturrera

  • Nekaturri buruz
  • Elkartzearen abantailak
  • Nekaturren zerbitzuak
  • Nola elkartu

    • Irekitzeko prozesuan dauden ostatuak
    • Irekitako ostatuak
  • Maiz egiten diren galderak
Bloga

+ Info eta Laguntza

  • Nor gara
  • Bezeroarentzako arreta
  • Erreserbak

    • Erreserba Infoa
    • Kontratazio-baldintzak
    • Ezeztapenak
  • Mapak eta eskuorriak
  • Ohiko galderak
  • Ostatuen Irisgarritasuna
  • Loturak
  • Web Mapa

Jarri kontaktuan Nekaturrekin

+34 943 32 70 90

agroturismo@nekatur.net

Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2
Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian
Ikusi Mapan

Ostatutako sarbidea Harpidetu buletinera

Bloga

  • Hasiera·
  • Bloga·
  • Berria

Bloga

Partekatu

EMAKUMEAREN ROLA EUSKADIKO LANDA-TURISMOAN

Nekatur ostatuak -

16/09/2025

EMAKUMEAREN ROLA EUSKADIKO LANDA-TURISMOAN

Euskadiko landa-ingurunea ez da ulertzen emakumeek bertan egiten duten lanarik gabe. Bere papera historikoki, eta gaur egun ere, funtsezkoa da gure baserrietako bizimodua ulertzeko, gure hizkuntza eta kultura transmititzeko, eta baita, mendeetan zehar gure herriek beren identitatea gordetzea ahalbidetu duten baliabideak kudeatzeko.


Gaur egun, lan horrek jarraitu egiten du, eta indartu egiten da landa-turismoa garatuz; izan ere, emakume asko dira gure landa ostatuen buru.



Irudia: Emakumeak Nekaturreko landa ostatuen buru


“Etxekoandre” terminoaren jatorria


Historikoki, landa eremuan beti egon da egitura bat non emakumeak pisu erabakigarria izan duen. “Etxekoandre”-a (etxeko andere eta jabea) izan da gure baserrien jarraipena belaunaldiz belaunaldi bermatzen zuena. Hain zen bere egitekoa, berea zela etxea mantentzeko ardura, balioak, hizkuntza eta ohiturak transmititzekoa, etxeko zein kanpoko eguneroko lanak kudeatzekoa, eta familiaren ekonomiari buruzko erabakiak hartzekoa.


Hau horrela zen, izan ere, etxeko gizonak itsasoan edo meatzeetan lanean egoten zirelako, edo familia mantentzeko baliabide handiagoen bila emigratu behar izaten zutelako.


Hainbat esanahi sakonez josita dagoen euskarazko hitza da Etxekoandre. Bere hitzez hitzeko itzulpenaz haratago – etxeko andrea/emakumea –, bere etxean hartzen zaituen pertsona izatearen zentzua ere biltzen du (bera baitzen giltzak zituena), zaintzen zaituen pertsona (bera zelako etxeko pertsona gaixoentzat ukenduak eta infusioak prestatzen zituena) eta elikatzen zaituen pertsona (bera zelako despentsaren zaindaria eta janaria prestatzen zuena).


Emakumea gaur egungo landa-ingurunean


Gure etxekoandreak beti izan dira, beraz, etxe barruko pertsonarik errespetatuenak. Gaur egun, gaur egungo dinamika sozial eta ekonomikoekin emakumearen papera aldatu egin da, nahiz eta landa ingurunean funtsezkoa izaten jarraitzen duen, eta ez da zaila landa eremua lantzen eta ganadua zaintzen ikustea.


Baina, hori baino harago, gaur egungo euskal landa-emakumeak tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu, eta ez dira gutxi gure landa-inguruneko herrietan eskaintza kulturala eta eguneroko bizitza dinamizatzen duten emakume-elkarteak. Gainera, horietako asko negozio eta proiektu berritzaileen buru dira, beren nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategietatik sortuak eta gure herrietan bizitza eta aberastasuna sortzen dutenak: zero kilometroko produktuen salmenta, gaztandegiak, ardo- eta txakolin-upategiak, eta artisautza-negozioak, besteak beste.


Landa turismoa eta emakumea: indartsu dabilen binomioa


Hala, aldaketa horren adibide dira gaur egun Euskadin dauden landa ostatuak, baserri eta familia-ustiapen horietatik sortuak. Nekaturren, Euskadiko landa ostatuen elkartean, emakume asko daude proiektu horien buru.


Haiek dira ostatura iristen zaretenean harrera egiten dizueten anfitrioiak, zuen egonaldia esperientzia ahaztezin bihurtzen dutenak, eta xehetasun bakoitzean arima jartzen dutenak: beren etxeen ateak irekitzean eskaintzen duten harrera bero horretatik hasita eta tokiko produktuekin gosariak prestatzeraino, zer egin eta zer ikusi gomendatzeraino, edo ostatuan bertan eskaintzen dituzten esperientzi desberdinetaraino.


Eta, hori guztia, zuen egonaldia gurekin %100ean benetakoa izan dadin. Izan ere, Nekaturreko kide den landa ostatu batean ostatu hartzea erabakitzen duzuenok, lo egiteko leku bat aurkitzeaz gain, gure landa-inguruneko bizitzarekin modu errealean konektatzeko eta benetako euskal abegikortasuna ezagutzeko aukera duzue.


Garai bateko etxekoandreetatik hasi eta gaur egungo anfitrioietaraino, emakumeek lurra zaindu dute, gure hizkuntza eta kultura bizirik mantendu dute eta gure bizimodua transmititzen jakin dute. Gaur profesionalizatu den arren, beti egin duguna egiten jarraitzen dute: bisitariari harrera egin, zaindu, eta elikatu. Izan ere, gure baserriak ez dira “ostatu hartzeko lekuak” soilik, istorioz, zaporez, eta oroitzapenez betetako espazioak dira.


Ongi etorri zure etxera!


Kategoria gehiago

  • Bidai aholkuak
  • Nekatur ostatuak
  • Turismo jasangarria
  • Planak eta esperientziak
  • Sasoi-ekitaldiak
  • Tokiko gastronomia
  • Xarma duten herriak
  • Historikoa

Eguraldia

Harpidetu buletinera Zure ostatu Nekaturen Praktika Onak
Ostatutako sarbidea

Nekatur
Zuatzu - Edificio PIA Eraikina
Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa
20.018 Donostia/San Sebastian

Ikusi Mapan
+34 943 32 70 90 agroturismo@nekatur.net Jarri kontaktuan Nekaturrekin

© nekatur

Ohar legala

Cookies Politika

Nekazalturismoak EuskadiLanda-etxeak EuskadiLanda ApartamentuakNekatur-ren Praktika Jasangarri OnakEuskal Herriko Kode EtikoaEkoturismoaEcolabelTurismo Sarrera ModeloaBai euskarariQueer DestinationsKalitate Turistikoaren Konpromezua
Logotipo de turismo gobierno vasco Logotipo de RuralKutxa